Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xamurtu, xamur(tu), xamurtzen da/du ad adkor samurtu.

Eloyk garagardo trago luzez xamurtu zuen eztarriaren lehorra.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 104. orr.

Zure sinplekeriak xamurtu egiten nau.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 69. orr.

Penaturik agian horrelako harmonia batek ez dituelako xamurtzen gizakien bihotz lokabeak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.

Oraindik ere segitu zuen igande askotan erakusleihoaren aurrean mekanoari begira-begira geratzen, aita xamurtuko zuelako itxaropenean.     «Bizia lo», 2003 - 9. orr.

Iruzurren munduan tigrea trapuzkoa zela iruzur eta trikimailurik gabe erakusteak xamurtu egin ninduelako.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 228. orr.

Konprenitzen nuen beraren mesfidantza, baina berak batere xamurtzen ez gure elkar-ulertzea, zaletasunetan-eta beti bat ez gentozelakoa aparte utzita.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 68. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus