Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xamar2 1 iz adkor ipar zamarra.

Halaber erakusten zituzten saltzeko zituzten ardi larruzko xamarrak, abarkak, makilak, abere joareak, tabako zakutxoak, ganibetak. Koblakaria xamarrez beztitzen zen herri epailea ordezkatzen zuelako eta hari zihoakiolako publikoaren izenean mintzatzea.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 101. orr.

Herri bakotxeko auzapezak ibiltarien buruan beren aspaldiko beztitzeko molde xaharrekin, kasketa pollitak, xamar bereziak, makila garnitiak, zango sagarrak gerrikoz untsa tinkaturik eta abar.  Herria   2004-05-13

Txamarrotia aldiz hango arrantzaleen soineko bat zen (xamarra bezalakoa).  Herria   2001-09-13

2 (salbamendukoa)

Hartu behar zuen bakotxak bere gelatik espalden gaineko jauntzi gorritto hura salbamenduaren xamar gorria deituko duguna.  Herria   2001-11-08

Denek behar ginuela sala haundirat xamar hantu hura soinean etorri, jaun andere gazte batzuek esplikatu digute bi ixtripu mota gertatzen ahal direla itsasoan: sua batetik eta ura bestetik.  Herria   2001-11-08

Xixtua entzun orduko, gaineko zubirat uste dut atera behar zela, xamarra soinean.  Herria   2001-11-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus