Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Inuxente xamarra bainintzen artean. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 167. orr.
Osaeraz ere xelebre xamarra da hitza. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 35. orr.
Gogor xamarra izan zen hasieran. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 79. orr.
Gure harremana basati xamarra zen. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 31. orr.
Txulomiatzaile xamarra izaki, eskolan zer jostailu eta zer Lego-kaxa ote zuten ikusteko irrikaz nenbilela uste dut. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 8. orr.
Sartu eta usnatu egin ninduten zerri batzuek, zikiratu gizen batzuk ziren, atsegin xamarrak. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 124. orr.
Esan dezaket gure elkartzea bortitza izan zela pixka bat, edo bortitz xamarra, nahiago baduzu. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 25. orr.
Nire aitaren entierro hura, nire haur denborako oroitzapenetan, on xamarretakoa da. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 25. orr.
Ispiluaren aurrean jarri eta egiazko tolesak ageri zitzaizkidan gerrian, zitzi mardul xamarrak. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 21. orr.
Baina koska dago, koska handi xamarra gainera, Don Bucle eta nere artean. Txapela handi xamar bat, gabardina arre bat eta eskumakila. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 118. orr.
Biak gauza bera baitira funtsean, alde bakar batekin, alde handi xamar baten gorabeherarekin: estatuak egina duena nazionalismoak eginkizun duela. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 117. orr.
Oso gizalegetsu jarri nintzen eta honela esan nuen, erretolika luze xamarrarekin: [...]. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 15. orr.
Hasi nintzen jostun miserable xamar baina inolaz ere kriminal bat ez zen harengana. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 87. orr.
Hara, azkenean, autoa, gorria, Luisen auto gorri zikin xamarra. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 25. orr.
Gai bizi xamarren bat ateratzen denean. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 182. orr.
Kopeta soildu xamarreko aurpegi beltzaran bat. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 205. orr.
Siriar pentsalaria, ordea, inguruabar bitxi xamarretan hil zen Bagdaden, eroaldiaren nondik norakoa finkatu aurretik. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 14. orr.
Mundu pronunziablearen barnean ere badira, ez dakienarentzat, esaten zail xamarrak diren hitzak eta izenak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 282. orr.
Oraindik ongi xamar oroitzen naiz. Txillardegi «Putzu», 1999 - 317. orr.
Goiz xamar izaki, tabernan ez zebilen jende asko, eta beraz komunean ere ez... Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 124. orr.
Garesti xamar ordaindu dugu askatasunaren patsa, duintasunezko latsa. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 207. orr.
Sasoi ia betean nengoen orduan baina beldur nintzen ez ote zen egoera hura agudo xamar amaituko. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 100. orr.
Urri xamar dira orain, animaliak. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 47. orr.
Urduri xamar nengoen aldatu ginen egunean, ez baitut habiatik mugitzea gogoko. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 117. orr.
Euskaltzale gaixoei maiz xamar zulatzen zaie beren kontzientzia sutsuaren kondoia, eta orduan barrengo hazia ixurtzen zaie komeni ez den tokiraino. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 273. orr.
Aretoko sarreran jarri dituzten lanak erakusketatik kanpo xamar geratzen dira. Berria - Kultura 2006-04-09
Berandu xamar bazen ere atezaina bere gelan zegoen, puntu egiten. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 187. orr.
Oraindik ere herren xamar nenbilenez, hau ere oso kontutan hartuko zutela esan zidaten. Txillardegi «Putzu», 1999 - 259. orr.
Zortzi egun lehenago kendua zuen bizarra, nolanahi xamar, jakina, bere zubipe-lagun haietako batek kendua. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 17. orr.
Joben hitzak dira, borreroak oso lagungarri dituenak, batik bat bihotza behera xamar darabilenean. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 79. orr.
Luteziaren aita, egiaz, garai batez modan xamar egondako jostuna zen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 132. orr.
Bestalde, paradoxa bada ere, harro xamar zegoen nitaz. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 22. orr.
Nahiz eta jendea geldo xamar egon, aurrealdean izan zen saltsa pixka bat. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 141. orr.
Bada orain tigreak lasai xamar bizi diren barruti bat. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 171. orr.
Zutitzen lagundu zidan adeitsu xamar. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 55. orr.
Urruntzen ikusi du, zuzen xamar oraingoan, harkaitz zurien aldera. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 15. orr.
Iñaki Alemanek eta Iñigo Olaetxeak hotz xamar hasi zuten saioa zortziko nagusian. Berria - Kultura 2006-03-19
Eskertu nion gogotik, herabe xamar baina pozik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 70. orr.
Aukeran, nahiago zakar xamar umea sendabidean jarriko duen medikua, gozo-gozo erremediorik aurkituko ez duena baino. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 57. orr.
Hunkitu xamar utzi ninduen neuri begira hori esan izanak. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 26. orr.
Artegintza komertziala, saltzeko arte objektuak egiten dituen hori, galdu xamar dabilela esanen nuke. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 31. orr.
Emakume bezero hura adindu xamarra eta bizi-eskarmentu handikoa zen, eta oso gogoko nuen. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 16. orr.
Begi beltz dirdaitsuak zituen, elkarrengandik bereizi xamarrak, Judu hark akertxo triste nekatu xamarra ematen zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 330. orr.
Lutxana aldeko morroi bat, Roke izeneko bat, boxeorako zahartu xamarra. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 63. orr.
Gizon hark apo-aurpegia zeukan, aho handia, begi irten xamarrak eta ile beltz sendo laburra. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 139. orr.
Edan xamarra zegoen eta min ematen zioten zapata berriek, punta aldean batez ere. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 176. orr.
Lutxana aldeko morroi bat, Roke izeneko bat, boxeorako zahartu xamarra. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 63. orr.
Klinika estetikoetan ohi diren moduko mantal zuri serioa, arras ongi zegokidala, gorputzean estu-estu sartua eta bizkarra eta papoa ageri xamarrean uzten zituen eskote sakon batez hornitua. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 14. orr.
-Joe Harland bera, Felsius... eta egoera penagarri xamarrean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 226. orr.
Arrakastatsu eta ezagunenen aukera murritza hurrenkera kronologiko zabar xamarrean zerrendatuta, honako hau litzateke: [...]. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 74. orr.
Siriar pentsalaria, ordea, inguruabar bitxi xamarretan hil zen Bagdaden, eroaldiaren nondik norakoa finkatu aurretik. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 14. orr.
Dauzkagun hiruzpalau datuetara eta aieru xinple xamarretara mugatuko naiz. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 57. orr.
Ezkerreko izterra erabat minberaturik erreparatu nuen, eta burua nahasi xamarrik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 252. orr.
berandu xamar (4); goiz xamar (4); handi xamar (3); hotz xamar (3); luze xamar (3); maiz xamar (3); urduri xamar (4); urrun xamar (3)
arraro xamarra (4); handi xamarra (8); luze xamarra (3)