Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Xaltoka ari zen nire ondoan, pozik, bidean gindoazela. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 58. orr.
Goizean goiz irten zaitez, hor izanen duzu, beti adar berexkoetan, xaltoka zure aurretik, kantu lastimagarria dirudien malenkonia buxtizkoan. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 37. orr.
Gorputza motxa, anka llaburrak, xaltokako ibillera. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 64. orr.
Xaltokako herren-pausoa zuen, Lakatos lagunak bezalatsukoa baina ez hain sotila eta dotorea. hileta-elizkizun batean ez dugu doinu alai eta xaltokakoa hartuko, edo lagun bati adarra jotzen ez gara hasiko Xalbadorren doinurik hitsenean. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 63. orr.
Xaltoka-xaltoka eta makur antzean dabilelarik ere, aurpegiera polita du eta gorputza ondo egina; hain ondo egina, ezen moda katalogo batetik atera berria ematen baitu. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 8. orr.