Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xalotasun 1 iz xaloa denaren nolakotasuna.

Gaizki ulertuen beldur ginen, ez genuen hamasei urteko jendeak berezkoa duen xalotasun eta naturaltasuna erakusten gure iritzietan eta kritiketan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 75. orr.

Bestelakoa da orain proposatzen duen eredua: ez hasierako berezkotasuna eta xalotasuna, baizik eta bizitza erregularra, era monastikoan antolatua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 277. orr.

Ezabatu egin duzu antzinako legeen artifizioa, xalotasunari trabak ezartzea beste asmorik ez baitzuten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 113. orr.

Lehen zatian, jakinduria, pobretasun eta karitate bertute "santuak" aipatzen eta agurtzen ditu Frantziskok, eta xalotasun, apaltasun eta obedientziaren ahizpatzat ematen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 92. orr.

Luze gabe, bizkaitar hitzontzi haren xalotasunak gainditu egin zituen nire uzkurkeriaren defentsa guztiak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 20. orr.

Aktore amateurraren xalotasuna.     «Kuskue tanden», 2004 - 57. orr.

Hasiberriaren xalotasunez irten zen aldagelatik harmailek ze itxura zuten ikustera.  Berria - Kirola   2006-03-21

Bere begietan aingeruen xalotasuna ispilatzen da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 132. orr.

Herri-irudimenaren xalotasuna ikusi dugu beti horrelako kontakizunen atzetik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 160. orr.

Ez ezak hire xalotasun hori sekula gal, Ernesto.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 292. orr.

Horregatik irabazi zuen Osasunak atzo, Realaren xalotasunari esker.  Berria - Kirola   2004-11-14

Edozer lor dezakeela uste duen basagizonaren edo haurraren xalotasunaz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 39. orr.

Egiaz mintzatu zen, xalotasunez, eta Hamidak ezin haren ahotsaren beroari entzungor egin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 115. orr.

Nik, baina, inozentziaren xalotasunez, ez nuen inon kontraesanik ikusten.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 39. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Xalotasun handiz egin zuen hitz: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 142. orr.

Bere xalotasun eta sinesberatasuna zela eta, era guztietako txantxa eta azpikeria klase guztien xede izan zen Temple hasieran.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 253. orr.

Haurraren xalotasun xarmangarriak ez zion ordea gezurrik erraten utzi, eta lañoki erantzun zuen: "O ez, baina”.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 53. orr.

Xalotasun laño edo ezin bikainago horrez eman zizkidan bere burua eta bere xarmak.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 415. orr.

Xalotasun naif berberaz dira kantatuak drama politikoak eta bizi intimokoak, maila arrunteko gertatuak, pilota partida, amodiozko altekeria, galdu edo garaituriko bataila.  Berria - Kultura   2006-03-30

Sublimazioa eta herra, konfiantza eta errezeloa, lotsa eta lotsagabekeria, xalotasun tontoena eta gaiztotasun ankerrena.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 216. orr.

-Xalotasun helenikoa, Diana bezain liraina.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 531. orr.

Xalotasun garbi santuak garaitzen du mundu honetako jakinduria guztia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 93. orr.

Ez dut nire sexuari egozten zaion harrokeriarik; eta are gutxiago urguiluzko amarrua baizik ez den xalotasun aizunik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 158. orr.

Ingenuotasun eta xalotasun erabatekoaz, halaber baikortasun eta bizipozez, begiratzen diote munduari.  Berria - Kultura   2006-04-04

Korintoarrok, xalotasun osoz mintzatu natzaizue, zabal-zabalik ireki dizuet neure bihotza.  Elizen arteko biblia   2 Ko 6,11

Itxurazko xalotasun horri fidaturik, lasai-lasai irensten dugu, kaltegabea delakoan, propaganda.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 169. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-Hala uste duk? -galdetzen du jeneralak, xalotasun itxura areagotuz-.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 128. orr.

Lo egiten duenean ez da kaleak zeharkatzen dituen andra gogor berbera, xalotasun-haloa marrazten zaio inguruan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 98. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Une hartan hauts bihurtu zen nire errugabetasun guztia, nire haur-xalotasuna; gizotso baten eskuek harrapaturiko txorimaloa banintz bezala sentitu nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 8. orr.

Espiritu xalotasunean bizi baitziren eta oraindik ez baitzekiten Elizaren ofizio-otoitza errezatzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 210. orr.

Zein eder [...] agertzen zen Frantzisko bere bizi-inozentziaz, hitz-xalotasunaz, bihotz-garbitasunaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.

Ez baitzuen urrerik, ez zilarrik, ez dirurik, ez beste ezer eduki nahi izan, baizik eta Jaunari jarraitu zion apaltasunaren, pobretasunaren eta bihotz-xalotasunaren bidetik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 467. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere xalotasun (3); duen xalotasun (3); halako xalotasun (3); haren xalotasun (3); xalotasun garbi (8); xalotasun miragarriko (3); xalotasun santuaren (5)

nire xalotasunaz (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus