Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xalo 1 izond tolesgabea, lañoa; adeitsua.

Literatura libertinoan pertsonaia nagusiak eredu eta molde jakin baten arabera sortuak dira: gizon zitala, emakume gaiztoa, emakume xalo eta errugabea...     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 15. orr.

-Zure aitak esan nahi du amona oso pertsona xaloa zela, apala, tolesik gabekoa.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 32. orr.

Batere eskarmenturik gabeko mutil xaloa nintzen.  Berria - Harian   2005-12-06

Ni orduan kristautxo haiek bezain injenuo eta xaloa bainintzen, geroztikoak ditut zinismoaren lumak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 41. orr.

Olatz ez zen hori sinesteko bezain xaloa.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 88. orr.

Buccio Malpanno zeritzan gizon xaloa eta lañoa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 285. orr.

Danceny eta Cécile pertsonaia gazte, xalo eta maltzurkeriarik gabeak dira hasieran, eta nobelaren bilakaerak berak egingo ditu maltzurrago eta, nolabait esateko, libertinoago.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 21. orr.

-Guztiz gogotsu konfesatuko naiz zurekin, ene adiskide -esan zuen Joana xaloak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 97. orr.

Aita, ordea, liberal xalo bat zen, gaztelaniaz gaizki mintzatzen zena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 39. orr.

Izan zaitezte, bada, sugeak bezain zuhur eta usoak bezain xalo.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 143. orr.

Joan zen korrika gizon onbera eta xaloa agindua betetzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 347. orr.

Pertsonaia guztiak nahiko xaloak dira, malezia gutxikoak, edo gutxienez borondate onekoak.  Berria - Kultura   2006-01-15

Lapur [...]: negozio-gizon xaloa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 181. orr.

Haurtxo baten antzekoa duk oraindik, berarengan dena duk xaloa, bururatzen zaiona esaten dik, barrez hasten duk barre egiteko gogoa duenean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 140. orr.

Ongi bizi izan zen tenpluan lehenbiziko urtean: esanekoa zen, xaloa, zintzoa eta fededun sutsua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 60. orr.

Jaun hau anaien bizierara egokitzen zen eta, santu izateko bere grinan, xaloekin xalo zen, apalekin apal, behartsuekin behartsu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 244. orr.

Barka eskatzeko bezain xaloa izan zela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 14. orr.

2 irud/hed

Begi xaloa, gogo apala, mihi eztia, erantzun gozoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 207. orr.

Frantzisko, hura hain bihotz garbi eta xalokoa ikusiz, mirespenez eta pozez betetzen zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 570. orr.

Oso gaztea zen neska, aurpegiera xalokoa eta ilehoria.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 129. orr.

Espirituko bake garbi, xalo eta egiazkoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 55. orr.

Amaren irudimen xaloan, kafe-etxeak, tabernak eta, zer erranik ez, garagardotegiak zuzenean infernura eramaten zuten zulo zikin eta jendaila arriskutsuz beteak ziren.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 30. orr.

Jeronimok irri xalo batez erantzuten zien lankide, ezagun eta kaletarren ziriei.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 24. orr.

Neke handirik gabeko lan bat, poztasun xaloz betetako bizimodu bat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 79. orr.

Jonathan Richmanek rock'n'roll primitiboaren espiritu xaloari eusten dio.  Berria - Kultura   2004-04-24

Gure arteko harremana oso xaloa zen artean, ez ginen-eta ausartzen elkarri eskua emanda ibiltzera baino.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 74. orr.

Jolas huts gisa ulertu genuen hura guztia, denborapasa xalo arriskurik gabea.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 138. orr.

Tsarrak kontent iduri zuen Mikel Strogoffek erantzuterakoan azaldu zuen segurantza xalo lasaiaz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 61. orr.

Zenbat aldiz ez ote ditut aditu, Goizueta aldeko amon sorgin haiek elkarri egiten zizkioten ateraldi xaloak:[...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 261. orr.

Masailan eman dit haur-musu xalo bat, laburra, lizunik gabea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 328. orr.

Bidaietako elkar-ezagutze xalo horietako bat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 119. orr.

Haren irudi poetikoetako plastizitate xalo eta indartsuak hunkitzen naik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 131. orr.

Garziaren aburuz, «xalo bezain inozoa» zen garai hartako publizitatea, bai Euskal Herrian egiten zena bai nonahikoa, «gaiztakeriarik gabea».  Berria - Kultura   2006-03-09

Bat-batean, adagio xalo bat jarraitu zitzaion staccatoari, efektu-kolpe kontrastezko batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 112. orr.

Haren maltzurkeria xaloa zen, bat-batekoa, eskuzabala guztiz, bertuteari zion atxikimendua bezain zintzoa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 109. orr.

Haren lore sortak ez ziren mundu guztiaren gogoko; irribarre eragiten zuten, baina baita kezka ere, xaloak eta ankerrak ziren batera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 244. orr.

Beldur naiz euskal gaietan gauzak ez diren denak xalo eta laño, bizitzaren tolesgabetasunaren eskutre.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 35. orr.

Hara han inguru guztian, eguzkiak ozta-ozta ukiturik, mendi-tontor beltxaran xaloak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 71. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Bere xalo-nahi guztian ere iluna zen, bai, itzal batek bezala pasatzen zion begitartea, itzal xalo-nahi batek bezala.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 9. orr.

Izugarrikeria bat ez baita sekula guztiz berria: izugarrikeriaren aurreko xalo usteko ekintza egunerokoen gainean metatzen da.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 55. orr.

Irudimenezko eremu xalo usteetan ibiltzeko baino fikziorako trebetasun eta ausardia literario handiagoa behar da giza itzaletan argi egiteko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 9. orr.

4 (adizlagun gisa) ik xaloki.

-Ez diat saltzeko asmorik -esan nion xalo, ez bainuen adiskidea mindu nahi.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 21. orr.

Bazkalduko dugu elkarrekin?, galdetu nion, eta xalo erantzun zidan: bale.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 126. orr.

Xalo ibili haiz hor, aixkide.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 163. orr.

Ninik tolesgabe eta xalo agertzeko egiten zuen etengabeko ahaleginak izaera femeninoagoa ematen zion. Gizonari, ordea, polizia iritsi zenetik ez zion behin ere begiratu, eta, horrela, tolesgabeki eta xalo traizionatzen zuen. Erromako Eliza santuak gordetzen eta irakasten duen fedearen egia irmo sinesten eta xalo aitortzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 90. orr.

Beren eta besteen bekatuengatik negar eginez, xalo eta apal biziz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 689. orr.

Odola bor-bor zebilen larruazalaren azpitik, masailak gorrixkatzen zizkion, eta begi urdinek argi eta xalo distiratzen zuten.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 52. orr.

Azkeneko pastilla irentsi eta ezbaian geratu zen zutik, bere buruari galdezka, artean adeitsu eta xalo, zeharkako jakin-minez itaunka.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 175. orr.

5 xalo-xalo adlag

Ari zara xalo-xalo lanean, inori kalterik egiten ez diozulakoan, eta hor non ohartarazten zaituzten egiten ari zinenaren arriskuaz!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 229. orr.

Dena, Eszter -erantzun zuen orduan xalo-xalo, haur baten moduan, garai bateko ahotsaz, gaztetako ahotsaz-.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 110. orr.

Zoriontzera joan nintzaionean, idazleak, xalo-xalo, "bizi naizen herria ezagutu nahi nian" esan zidan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 8. orr.

-Orduan...? -galdetu zuen xalo-xalo obispoak.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 79. orr.

Absalomekin batera, berrehun gizon gonbidatu joan ziren Jerusalemdik, xalo-xalo, deus ere jakin gabe.  Elizen arteko biblia   2 Sm 15,11

Ezin nuen jadanik "nire maite laztana" deitu; xalo-xalo, "Anny maitea" hitzekin hasi nintzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 114. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

anaia xalo (3); bezain xalo (8); usoak bezain xalo (3); xalo xalo (31)

bezain xaloa (7); gizon xaloa (4); irribarre xaloa (5); itxuraz xaloa (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus