Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
xakuto iz adkor zakutoa.
Joe denda atzera joan zen eta hauts zuriz beteriko plastikozko xakuto batekin etorri zen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 161. orr.
Xakuto batetik makillaje lapitzak eta hautsak atera zituen eta begiak margotzen, masailetan ilununeak ezartzen hasi zen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 99. orr.
Xakuto txiki batetik ispilua atera zuen eta apaindurari ikusia eman zion. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 128. orr.