Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xahutze 1 iz ondasunez eta kidekoez mintzatuz, ahitu, gastatzea.

Herriek oroitarazi diote xahutze handiak egin dituztela eskoletan baldintza egokiak bermatzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-01-24

Eskola obretan dago eta xahutzearen erdia Kontseilu Nagusiak ordaintzen du.  Berria - Euskal Herria   2006-01-24

Segurantza Sozialak xahutzearen %70 hartzen zuen bere gain, mutuak %30 ordaintzen zuelarik.  Berria - Harian   2006-01-04

Eta mutua ezin duenak ordaindu, bere sakelatik ordaindu beharko du gero eta handiagoa izanen den xahutzeen %30.  Berria - Harian   2006-01-04

Herri bakoitzak egoera jakina izanen du, baina energien xahutzea, desoreka sozialak, munduko oreka eta abar guztiak hunkitzen dituzten arazoak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-06-06

Denek onartu zuten beren bujeteko ziloa aurten hein batean atxikiko zutela, eta gero emeki emeki zituztela sartzeak eta xahutzeak plomuan ezarriko.  Herria   2002-07-18

Ezen zerga gutiago bilduz eta sos gehiago xahutuz, nunbait beharko dira ere xahutze batzu ttipitu.  Herria   2002-08-08

Aurrekontuak aurkeztu ditu Raffarin jaunak erranez zergak % 3-ez ttipituak izanen direla nahiz ez diren diru sartzeak, xahutzeak baino haundiago izanen.  Herria   2003-09-11

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ur anitz baliatu behar da eta elektrizitate xahutze handia ere badago. Baina, oroz gain, energia xahutze izugarria da.  Berria - Euskal Herria   2004-07-28

Egile batzuek erakundeen ahultasuna, proiektu politikoen koherentzia falta eta Europa kristaua berriz bateratzeko amets inperialek eragindako baliabide-xahutzea azpimarratzen dute.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 28. orr.

Honekin batera taldea «diru xahutze handirik gabe» kudeatuko duela azpimarratu zuen.  Berria - Kirola   2004-08-06

Gaur egungo ekonomietan gertatzen den baliabide xahutze neurrigabearen aurrean.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 61. orr.

3 hondatzea.

Txinan, esaterako, apokrifoak teilatupean uzten zituzten, erortzen ziren ur tanten xahutze lanaren ondorioz zahar itxura handiagoa har zezaten.  Berria - Kultura   2006-02-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

diru xahutze (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus