Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xahutzaile (orobat xahutzale g.er.) 1 izond/iz xahutzen duena.

Izadiaren hondatze gero eta larriagoa natur baliabideez egiten dugun okerreko erabileraren ondorioz, bai herrialde aberatsetako kontsumo xahutzaileagatik bai herrialde pobreek dituzten premia larriko beharrengatik.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 38. orr.

Herrialde pobreetan, badira elite politiko eta ekonomikoetako talde boteretsuak, Iparreko jarrera kontsumista, xahutzaile eta elkartasunik gabeko bera erreproduzitzen dutenak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 46. orr.

Ekonomiaren gizakia kontsumitzaile eta xahutzailea ere bada (consumans).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 94. orr.

Oso aberatsa zen, baina ez zekena, gastatzailea baizik; ez diru-pilatzaile, ondasunen xahutzaile baizik; negozio-gizon zuhurra, baina administratzaile burugabea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 182. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gaztetxo aberats handiki haren jiran berehala bildu ziren zuriak eta miazkatzaileak, bizkarroiak eta zeremonia-egileak, sakela-bilatzaile eta diru-xahutzaile prestuenak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 106. orr.

Lorena Kevinen neskalagun ohia, diru xahutzaile amorratua, lorezainarekin elkartuko da berriro.  Berria - Kultura   2004-12-28

Hilabete honen ezaugarri adierazgarrienak beroa, errea, lurrunketa edo ebaporazio prozesu ur xahutzailea, eta lehortea ditugu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 263. orr.

Proiektu hori erabat gizartearen kontrakoa, ingurumenaren kontrakoa eta baliabide xahutzailea da.  Berria - Euskal Herria   2004-04-20

3 hondatzailea, suntsitzailea.

Ez noski denboraren aurka joateko eta bere lan xahutzailea, batzuetan onuragarria ere izan daitekeena, galarazteko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 24. orr.

Eta ere gure gogoak osoki aldatu behar ditugula, guhaur baigira gure ondarearen saltzaile lehenak, diruaren morroi bilakatuak, gure sudur punta baino urrunagoko behakorik gabeak, gure haurren geroaren xahutzaileak.  Herria   2005-04-21

Natura osoa da errotik gupidagabea eta xahutzailea.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 199. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus