Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xahutu, xahu(tu), xahutzen (orobat xahatu g.er.) 1 du ad ondasunez eta kidekoez mintzatuz, ahitu, gastatu.

Greba bat gertatuz gero, aurreztutako dirua azkar xahutu ohi da langilearen etxean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 86. orr.

Unibertsitateak, aurrekontuaren zati handiena langileei ordaintzen xahutzen du; %58,8 erabiltzen da egiteko horretarako.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Gero, Errusiako ohiturei jarraiki, oinordeko argalek berehala xahutzen dituzte berriro aitaren ondasun guztiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 31. orr.

Egunetan aritzen zen jokoan, etengabe, dirutza irabazi arte, eta gero dena xahutzen zuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 208. orr.

Ez zela komeni dirua aurreztu edo gordetzea, eta komeniago zela xahutzea, ibiltzea eta erostea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 187. orr.

AP-1en 48 milioi euro xahutzea leporatu dio EAk Arabako Diputazioari.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Ehun mila libera xahutu omen zituen Zainab anderea lortzearren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 48. orr.

Dirutza ederrak xahutzen ditu traste arraroen bila.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 109. orr.

Horretan xahutuko du bildutako dirutzaren erdia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 288. orr.

Aitak konturik atera gabe xahutzen zuen dirua.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 23. orr.

Azken sosak galtza eta atorra berriak erosten xahutuak zituen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 57. orr.

Fagorrek miliunak xahutuko ditu adibidez Aviron Bayonnais-ko errubilarien“ sponsor” edo babesle gisa.  Herria   2005-11-24

Dena haren ahaideek beren ondasun guztiak xahutu zituzten oturuntza, dantza-bilera eta Paris-aldi sarritan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 34. orr.

Eskoziako whiskitan xahutu, ala?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 158. orr.

Ezin zuen jasan berrogeita hamar mila libera lau hilabetean xahutu zitzakeela pentsatzea.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 368. orr.

Azkenean, salatu zidan bere barneko mina: arrats hartan ez zekiela non lo eginen zuen, sos guti zuela, zuen poxia ez nolanahika xahutu nahi.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 80. orr.

Lucy eta biok erosketak egitera atera ginen, dirua parrastaka xahutzera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 161. orr.

Batak irabazitakoa partsimoniaz gordetzen duelako eta esku-beteka xahutzen duelako beste batek Iparrak biztanleriaren %25 izanik, bitarteko naturalen %80 xahutu eta hondakinen %75 ekoizten du.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 173. orr.

Ezein substantziak, nolanahikoa delarik ere, ezin du substantziaren eragile den ongia agortu substantzia bera xahutu gabe.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 340. orr.

12 direla komuneko ur ponpari sakatzen diogun aldiro honek xahutzen dituen litroak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 202. orr.

Muskuluek zilegi dute birikek eta odol-zirkulazioak banatu dezaketen baino bizkorrago xahutzea oxigenoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 55. orr.

· Ustelkeriak milaka milioi dolar xahutzen zizkion herriari.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 85. orr.

2 irud/hed

Hautsontzian xahututa zegoen zigarroa itzali zuen erabat.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 195. orr.

Dohainak badituzu, baina alferrik xahutzen dituzu.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 112. orr.

Tom Waitsen ahotsa balu, zaude ziur, Truman Capotek ez zukeen bere denbora idazten xahutuko.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 55. orr.

Ahalegin guztiak xahutu zituen neskari eskatuz, arren eta Jainkoaren izenean, isil eta bare zedila.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 45. orr.

Ametsetan xahutzen zuen bere kemen gehiena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 202. orr.

Husainik ez zuen denbora gehiago lausenguetan xahutu nahi izan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 128. orr.

Ergela nintzela eta ez nuela ezer ulertzen, eta, beraz, alferrikakoa zela arnasa xahutzea niri oihu egiteko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 92. orr.

Imajinazioaren eta ekintzaren arteko borroka bat bizi dut, imajinatzen xahutzen dudan indarra gero ekintzan faltako balitzait bezala.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 129. orr.

Halako abenturetan xahutu eta agortu ditut ene urteak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 65. orr.

Giza enda, bada, alferrik eta hutsalki saiatzen da beti eta huskerietan xahutzen du bizitza.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 387. orr.

Era miserable horretan galdu eta xahutu zuen bizitza ia bere hogeita bosgarren urtera arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 182. orr.

3 garbitu.

Zutitu zen, baxerak eta janari hondarrak bildu eta, mahaia xahutu zuen, trapu busti batez igurtzi, eta zura oihal idor batez dirdirarazi.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 39. orr.

Hondakinak suaren arragoan xahutu eta garbituz gero beste zerbait dira, errauts dira, "bizigai" dira berriro.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 146. orr.

Hilabetero desmuntatu eta garbitzen diat [Astra] atalez atal, baita kotoiz xahutu ere ipurdi zilarkara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.

Garbiturik sentitzen zuen bere gogoa, xahuturik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 119. orr.

Kristinak, ohiz kanpoko gaupasak larruazalean utzitako orban kirastua xahutzeko gonbita luzatu zuelarik, [...].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 367. orr.

Jakaren mahukaz xahutu zituen begietan behera zetozkion bi malko.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 54. orr.

Etengabeko zartada eta keinada bat-batekoak egiten zituen eskuez, bere sorbalda xahutu eta esterilizatu gaberantz, ukitzeraino iritsi gabe.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 107. orr.

4 hondatu, suntsitu.

Neurri batean, bi aldiz, bizia salbatu didate, apirilean eta ekainean, patarra igan behar nuelarik, brontxitak eta beheitikoak xahutua nengoenean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 77. orr.

Idorra zegoen dena: zimeldua dena: xahutua dena.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 149. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Oinarri itzelaren kontrahorma formagabe eta xahutuak lautadaren gainetik hiru bat mila oineraino goratzen ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 270. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus