Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
xahuarazi, xahuaraz, xahuarazten du ad xahutzera behartu.
Adelaren beheraldiez aprobetxatzen zen Marro, drogatan diru guztia xahuarazteko eta zorretan uzteko. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 207. orr.
Esaten zion amari nik dirua alferrik xahuarazten niela indargarriak zirela eta, izan ere, bere ustez, pontxea hartu orduko komunera joaten nintzen botatzera. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 173. orr.