Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xahu 1 izond garbia.

Historia unibertsalaren filosofiaren azalpen xahu bat "El ocaso de la revoluciones"en daukagu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 206. orr.

Jende xahu ederra: animalia arrotz ezezagunak bailiran miresten ditut, beren hortz zuriak ilunabarrean, beren sorbalda eta beso beltzaranak, beren begiak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 269. orr.

Esposatzen bahaiz, izurri hau emango dinat ezkonsari: xahu izanagatik izotzaren pare, aratz elurra bezain, ez haiz libratuko kalumniatik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 115. orr.

Ez dut bada behin ere entzun, nehon badela epailekurik edo auzitegirik, Erromakoa baino xahuagorik, ez eta nehon auziak han baino hobeki bide zuzenetik epaitzen direla ere.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 37. orr.

2 (adizlagun gisa)

Atezainak, solairu horretako eskailburua bakarrik ez, etxe osokoak eta are aldamenetakoak ere garbi, xahu eta distiratsu uzteko astia izana zukeen jadanik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 271. orr.

Badirudi [...] susmo txarren kutsu hori ezin daitekeela guztiz aratz, xahu eta purifikatua laga.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 43. orr.

3 xahu izan da ad ipar galdua izan.

-Auzoak polizia deitzen baldin badu xahu gara.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 136. orr.

Bihar ikerlariek ene hatzak kausitzen baldin bazituzten xahu nintzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 160. orr.

Sakelak diruz betetzea balin bada gure helburu nagusia, xahu dira gure herriak, xahu Euskal Herria!  Herria   2004-07-15

Xahu da bertzeengandik urruntzen dena, urruntze hutsagatik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 47. orr.

Eusko Armadako nagusiak Txokoren traka susmatu izan balu, xahu zen mutikoa.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 67. orr.

Joanes, dudarik gabe Berehala ulertu zuen, oraino arras sendatzekoa zuen zauriarekin, hobe zituela lekuak lehenbailehen hustea, bertzenaz xahu eta garbi baitzen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 65. orr.

Soberaxko edanik doan autozaina xahu dela atxemana izaiten bada!  Herria   2004-07-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bestenaz xahu (4); xahu eta (6); xahu gara (3); xahu izanen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus