Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xahartu, xahar(tu), xahartzen 1 da/du ad adkor zahartu.

Geroztik hona, majo xahartu, ihartu, exkaxtu da gajoa.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 97. orr.

Goizuetako Txapomordan xaharturik ezagutu nuen Xantux mutilxar xelebre hura datorkit gogora.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 224. orr.

Xahartua da, baina oraino pixkorrean.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 27. orr.

Adina ere hor du bixtan da, xahartua da eta akitua, higatua nolazpait, bainan bere heinean beti gauza bera errepikatzen du, [...].  Herria   2002-10-10

Xahartuak direla eta eri.  Herria   2005-02-10

Saminez beterik zagok, xaharturik, hi noiz itzuliko.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 77. orr.

Ezin ukatu berriz ere gustura irakurtzen dela xahartu arte egoskor mantentzen den komunistaren istorioa.  Berria - Kultura   2006-03-07

2 (era burutua izenondo gisa)

Matxin Labaien gizon xahartu, begi-urdin, kaskasoil bat zen, xelebre fama zeukana Tolosan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 67. orr.

Haur izan nahi nuen senar-emazte xahartuendako; gizon, berriz, Ramonarendako.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 213. orr.

Atzera eta aurrera dabilen zaldiko xahartua, iraganaren eta etorkizunaren arteko talkan.  Berria - Kultura   2006-01-29

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus