Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xaharberritu, xaharberri(tu), xaharberritzen 1 du ad adkor zaharberitu.

Hotel berri batzu sortu beraz eta beste asko xaharberritu.  Herria   2001-10-04

Etxe hori, aski ederra berenaz, oraintxe xaharberritua zuten, obra asko akulaturik.  Herria   2005-06-02

Egia erran, badira bide berri edo zabalduz xaharberritu horietaz eztabada pizkorrak.  Herria   2005-10-13

Eta mila forma eta mila soinu beti xaharberrituz elkar, eta elkarren harmonian beti, horratx ura, zure atsegin hutserako harri tartetan behiti noraezean jostari.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 222. orr.

Kanpotik xaharberritua izana duela bospasei urte, barnetik hartu du beste freskaldi bat ona.  Herria   2004-07-01

2 (era burutua izenondo gisa)

Baionako euskal erakustegi xaharberritua.  Herria   2001-06-28

Legazpiko burdin-ola xaharberrituan, langileak lehengo jauntzi eta kapelu bereziekin.  Herria   2001-07-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dena xaharberrituko (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus