Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon xaharrak, adin guziko emazteak badabiltza. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 80. orr.
Badirudi bizikleta hartuta ibaian behera jaitsi zela gure aitonaren jaioterriraino andre xahar haren bila. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 225. orr.
Horregatik, agian, ezjakinean bada ere, sumaz edo, gure ama xaharrak aita xaharragoari dion espa. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 30. orr.
Aldizkatu ziren gauaz aita, ama, izeba xaharra. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 153. orr.
Goizargiko etxekandere xahar ezinduak alabarekiko laudorio baino ez zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 91. orr.
Beste mende batetik ahaztuta utzitako lorategi bat bezala zen, atso xahar baten irribarre gozoa bezalako lorategi polita. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 130. orr.
Tronpeta-jole beltz xahar bat zen, ez zegoen ordea jende gehiegi hari begira. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 156. orr.
Hona, adibidez, Azpeitiko bestetan, 1894an, Adema Zaldubiri egin omenaldian, senpertar kalonje xaharrak, karia horretara, ontu zuen errepika: [...]. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 31. orr.
-Goikotxeko nagusi xaharraren arreba. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 227. orr.
Zure izebaren etxera, Rosemonde xaharraren etxera. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 192. orr.
Badator Darruitx xaharra, sandaliekin lurrean putinka. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 48. orr.
Aurten, abuztuaren lehen hamabostaldian, jasan ditugun bero haundiek 11.400 jende, gehienak xaharrak, hil dituzte, Estadu Batuetan baino lau aldiz gehiago. Herria 2003-09-11
Egia erran, gelako xaharrenak ez du arratsa airean iragaiteko gogo handirik. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 51. orr.
Solasean egon ginen aspaldiko adixkide xahar batzuk bezala, kafeño bat goxoan hurrupatuz. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 93. orr.
Uholde Handian Filemon eta Bauzis bakarrik salbatu ziren Frigia osoan, mendi maldako etxe xaharra ez baitzuen urak estali. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 144. orr.
Teilaz eta harri mokorrez egindako borda xahar luze bat aurkitu dugu, txapala. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 83. orr.
Ikusi dugu Sara bere pilota plaza xaharrarekin eta dituen etxe ederrekin, ikusi ere Donibane Lohizune. Herria 2001-09-13
Xoko batean, puxkatzen ari zen pareta xahar baten kontra. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 127. orr.
San Damiango kapera xaharrean bizitzeko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 324. orr.
Banentorren ni bakarrik neure Polikarpov I-16 xaharrarekin basera. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 143. orr.
Hemezortzi urte bete nituen, autoaren gidatzeko permisa eskuratu eta bi zalditako xahar bat erosi, bataioko amatxi nuen izebak diru-laguntza ederra emanik. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 43. orr.
Munduko urre pipitta guziekin betetako larruxaku xahar ximurtu haietako bakoitza eztitan gordea bezala. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 84. orr.
Hor baditut liburu xahar batzu, bat 1530ekoa. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 88. orr.
Kantu xahar batek airostu ditu frango apairu aspaldi honetan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 98. orr.
Hiruek segitu genuen hari beretik, pentsatuz berdin usaia xaharren aztarna hunkigarri batzuk ginela gu, apezak. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 41. orr.
Baina non da ohidura xaharren errespetua?! Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 24. orr.
Xahar hauei bizi-poz pixka bat eman behar zaiek, David -esan zidan Martinek-. Gülbaharren ahotsa adituta, xaharra eskaileretara atera zen laster, atorra eta kaltzontzilo hutsean, aztoraturik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 178. orr.
Zer balio du, bere xaharrak bakartasunean baztertzen dituen gizarte batek? Herria 2003-11-06
Batzuetan, xaharrek borroka hori gaubeletan kondatzen dute. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 283. orr.
Gazteeri da eta xaharreri ere bai -ez bakarrik gazteeri, xaharrak izaten ahal dira gazte- irria erabiliz, aberria maitatuz, eta elkar lagunduz. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 78. orr.
Etxeko xaharrek zenbat aldiz egin izan dute bide hori oinez, Lapurdiko lehen hiri handira zoazela merkatukari! Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 57. orr.
Bautistaren gurasoek, euskaraz besterik egiten ez zuten bi xahar zimur, beren garaiko abesti monotono bat abestu zuten. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 205. orr.
Aspaldi samarrean, Isfahango kanpoaldean, Miseria izeneko gizon xahar pobre bat bizi zen. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 78. orr.
Baliteke haietakoren batek pentsatzea xahar inozo horietako bat zela hura, nahieran manejatuko zuena. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 133. orr.
-Xaharrak alabaren kezkarekin beti? -gehitu zuen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 291. orr.
Ramona bakarrik ezin egonez Sarako xahar etxean sartu zen eta han pausatu da 78 urtetan. Herria 2005-12-08
Amaren ikustera banoa artetan, xahar etxean dagoela, norbait bisitatzera jin dakion goaitatuz. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 121. orr.
Donibanerat erretiratua eta duela zonbait urte Getariako xahar-etxerat joana. Herria 2003-11-20
Donibane Lohizunen, Trikaldi xahar-etxeko pentsuner xaharrena deitzen da Elise Dean eta ehun urte bete ditu joanden egunean. Herria 2005-06-30
Bilkurategi hori zorretan izanki saldua izan zaio enpresa bati, xahar etxe bilakatzeko. Herria 2003-03-20
Xahar etxe merkeenetan bizitzeko 1200 euro atera behar dira hilabetean. Herria 2005-12-15
Urte berriaren agiantzak betiko goxotasunean egin dira Izpurako Luro xaharretxe-eritegian berriki. Herria 2003-01-21
Apez xahar-xahar bat, aspaldi hartan presondegian zebilena eta heriotza kondenaren kontra kartsuki borrokatu zena. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 92. orr.
Baina plazer ber-bera senditzen zuen Baztango herri pollit bateko ostatu-bentta xahar-xahar batean lehenbiziko aldiz sartzean. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 76. orr.
Apez xahar-xahar bat, aspaldi hartan presondegian zebilena eta heriotza kondenaren kontra kartsuki borrokatu zena. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 92. orr.
Oraintxe gogoratu nauk hemen jaio zela bera, eta xahar-xahar egindakoan desagertu zirela. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 109. orr.
agure xahar (5); aire xahar (3); amona xahar (9); amona xahar bat (5); andere xahar (3); andre xahar (9); apez xahar (3); argazki xahar (8); atso xahar (4); atso xahar bat (3)
emakume xahar (5); emakume xahar bat (3); emazte xahar (18); emazte xahar bat (5); etxe xahar (11); etxe xahar bat (3); euskal kantu xahar (6); gizon xahar (17); gizon xahar bat (8); hazparneko xahar etxean (5); herriko xahar (3)
ixtorio xahar (4); izpurako xahar (3); jende xahar (5); kantu xahar (24); liburu xahar (5)
ohidura xahar (5); sarako xahar etxean (4); tresna xahar (3); trinket xahar (3)
urte xahar (6); usaia xahar (5)
xahar ala gazte (7); xahar bat (55); xahar eta berri (10); xahar eta berriagoak (3); xahar eta berriak (4); xahar eta gazte (5); xahar etxe (12); xahar etxe batean (5); xahar etxean (27); xahar etxean sartu (3); xahar etxearen (3); xahar etxeetan (3); xahar etxeko (3); xahar etxerat (4); xahar etxetan (3); xahar gehiago (3); xahar xahar (4)
ama xaharra (5); andere xaharra (5); andre xaharra (3); bide xaharra (8); biziki xaharra (3); emazte xaharra (5); etxe xaharra (3); etxekandere xaharra (24); etxeko andere xaharra (3); izen xaharra (5); nagusi xaharra (12); nausi xaharra (15); nausi xaharra zendu (3); portu xaharra (4); tomeo xaharra (5); trinket xaharra (3); urte xaharra (9); urte xaharra joan (6); usaia xaharra (5)
ama xaharrak (4); amatxi xaharrak (3); andre xaharrak (4); bere xaharrak (3); etxekandere xaharrak (7); gizon xaharrak (5); gure xaharrak (4); jende xaharrak (3); kantu xaharrak (19); lagun xaharrak (4)
ama xaharraren (3); emazte xaharraren (3); izeba xaharraren (4); xaharraren ondoan (3); zubi xaharraren (3)
baiona xaharrean (3); baionako trinket xaharrean (4); baleta geltoki xaharrean (3); geltoki xaharrean (62); miarritzeko geltoki xaharrean (5); moda xaharrean (3); portu xaharrean (3); trinket xaharrean (10)
jende xaharrekin (3); jende xaharrekin elkartasunez (3); xaharrekin elkartasunez (3)
baiona xaharreko (3); moda xaharreko (5); trinket xaharreko (3)
apez xaharren (4); eri eta xaharren (4); gure xaharren (3); kanboko apez xaharren (3); xaharren piztuera (3)
denetako xaharrena (5); herriko presuna xaharrena (3); herriko xaharrena zen (3); presuna xaharrena (4)
bide xaharretik (3); urte xaharretik (4)
heriotze xaharretxean (3); xaharretxean iragan (3); xaharretxean pausatu da (5)
izpurako xaharretxerat (3); xaharretxerat erretiratua zen (4)