Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Xahakoa erromesen iturrian hartu uraz beterik banoa kafe bat edateko menturan. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 73. orr.
Hasten da partida... gure Perkain noiznahi xahakotik edan eta edan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 120. orr.
Xahakotik txandaka edanez. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 148. orr.
Ene xahakoan dudan uretik ez dut oraindik xorta bat hartu. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 74. orr.
Gero, bi ogi pusken artean arroltze moleta baratzeko biperrekin janik, xahakoak hiruzpalau itzuli eginik [...] abiatu ziren berriz beheiti gizonak, bi lerrotan, kantikak eta arrosario hamarrekoak aldizkatuz. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 15. orr.
Xahakotzat daukadan urontzia beterik, lotu naiz bideari. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 101. orr.
Badu xahakoa, baina bi xilo dituen xahakoa. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 66. orr.
Alabaina, xahakoa zuen, ez arnoz, baina... saldaz betea! Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 120. orr.