Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Larruazalak, hala ere, aurre egiten die oraingo eraso kimiko gehienei, bai atmosferako kutsadurak eraginei, eta bai xaboi, garbigarri, desodorante, hauts eta bestelako gaiek eraginei. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 68. orr.
Bainugelan, xaboia eta esku-oihalak pilo batean, eta arasan maindire garbiak. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 12. orr.
Frantziako presondegietan dena erosi behar da: komuneko papera, xaboia, janaria, oinetakoak. Berria - Euskal Herria 2004-01-29
Sukaldeko harraskan Vim garbikariarekin garbitzen zituela eskuak, xaboia nahikoa ez eta. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 14. orr.
Hasieran gantza edo xaboia ematen zioten sokari. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 97. orr.
Sudur-zuloetatik esku haien usaina sartu zaio, lixiba eta Marseillako xaboiarena. Berria - Kultura 2006-02-19
Behin eta berriro igurtzi zuen gorputza xaboiaz, behin eta berriro murgildu zen uretan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 273. orr.
Xaboiaren aparra kainerian bueltaka. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 194. orr.
Haizeak lehertuko duen xaboizko burbuila hauskor batean. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 227. orr.
Xaboizko anpuluak bota zizkieten emakume biei, lehertzean ortzadarra marraztu zuten anpulu bigun iheslariak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 169. orr.
Arreta biziz begiratzen nien barazki-denda bateko ateaz bestaldean atzematen ziren zurezko kutxa iltzez, mahaspasaz, sufrez eta xaboiz beteei. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 165. orr.
-Ezagutzen diat etxe bat, ordu laurden uzten ditek baineran ur berotan, berrogei xentimo xaboiarekin. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 97. orr.
Ez omen da psoriasia, xaboi txar batek eraginak omen dira gorputz osoan ditudan orbanak. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 178. orr.
Txanpurik ez dugunean, xaboi berde likatsu batekin moldatu behar izaten dugu. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 110. orr.
Dusselen xaboi usaintsua erori zait; zapaldu egin dut eta puska handi bat falta du orain. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 101. orr.
Gelan lurringairik gabeko xaboi merkearen usaina aditzen zen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 130. orr.
Eskuak garbitu ahala garbitu nituen, ur epela eta Josuren xaboi merkea nasai erabilita. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 207. orr.
Xaboi berezi bat erosten zuen, oso garestia, azalmintza leun-leun edukitzeko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 338. orr.
Potasako xaboiz irakindako uretan guztiz murgiltzeko. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 24. orr.
Ahal izan dudan moduan garbitu naiz eskuko xaboiarekin. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 68. orr.
Egun batean hitz zatar bat erabili nuelako, maistrak ahoa lixibazko xaboiarekin garbitu zidan. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 180. orr.
Lixiba eta puskako xaboi usaina darien arropa eskegien azpitik. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 32. orr.
Bizarra egiteko makina eta familia-neurriko xaboia. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 162. orr.
Luxuzko xaboi bat zen, Asfanik izenekoa. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 28. orr.
Kotoia, igeltsua, azaloreak, xaboi-burbuila koloretsuak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 297. orr.
Hemen ezin dugu garbitu, xaboi hautsa errazionatuta dagoelako. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 110. orr.
Perrexilaren txortena, xaboi-urezko injekzioak, ekitazioa. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 23. orr.
Jaki-hondarren eta xaboi-bits beroaren usaina. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 72. orr.
Begiak itxiak eta xaboi-aparrez betea kokots-alde guztia. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 162. orr.
Erdi-erdian, xaboi-ontzia; xaboi-ontziaren atzean, sei edo zazpi oholtxo, batetik besterako hutsarte meharretan bizar-labanak sartzeko jarriak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 87. orr.
Xaboi-pastilla balitz bezalaxe salto egin zuen haren eskuetatik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 53. orr.
Xaboi puska bakarra ematen digute-eta hilabete osorako, bai arropa garbitzeko eta bai norberaren garbitasunerako. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 169. orr.
Inor ez litzateke ausartuko hori guztia ukitzen aldez aurretik dendara joan, xaboi-zatitxo bat erosi eta pare bat orduz eskuak igurtzi gabe. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 292. orr.
Ohea egin barik; dutxa ilez eta xaboi orbanez beteta. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 57. orr.
Bazen, hala ere, Grande-Truanderie kalean xaboi fabrika bat, inguruko kiratsen erdian oso usain gozoa barreiatzen zuena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 257. orr.
Bere aita izateko ere nahikoa adina zeukan, botanikoa, alarguna, xaboi usainduna, oso eskrupulotsu eta garbia. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 24. orr.
xaboi berezi (4); xaboi burbuila (3); xaboi pastilla (3)
xaboia kendu (3)