Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xabaldu, xabal(du), xabaltzen du ad adkor zabaldu.

Zuhaitz eta aldaxka bakoitza, egunetik egunera hostoak xabaltzen, lora-puntta biribilak lehertzen doazenean.Ttipi ttapa, ttipi ttapa, lurrean xomorro bila, burua lurrera makurtu aldiro bere ttontor lilugarria abaniko xuribeltx baten moduan xabalduz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 157. orr.

Aprilis hori, zabalaroa baita, dena xabaltzen-xabaltzen doan izadiaren ispiluan nork bere burua ikusteko deia edozein paraje eta zokotan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 157. orr.

Plazaren erdian gonak erori zaizkion moja baino gehiago lotsatu ninduen erizainaren xabaldu, pollittok!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 241. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus