Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

webcam (corpusean ez dago; ETCn 171 agerraldi) iz ordenagailu bidez erabiltzen den kamera digital txikia; internet bidez irudiak zuzenean emititzeko kamera.

Aduana igaro aurretik argazkia atera digu webcam batekin mugako poliziak, hatz markak hartzearekin batera. ETC-literatura, saiakera   Zinea eta literatura. Begiaren ajeak, Harkaitz Cano, Elkar, 2008

Eta ordezkaezina; irakurketa fisikoa ezin omen da ordezkatu birtualarekin, laztan bati ezin zaio parean jarri mezu elektronikoa, ez dira baliokide webcameko topaketa eta gorputza gorputzaren kontrakoa. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 173 zbk., , 2009 - uztaila-abuztua

Plintoaren inguruan jarritako webcam batzuen bitartez, Gormleyren proiektua Anaia Handia artistiko bat bilakatu zen. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 174 zbk., , 2009 - iraila-urria

Ordenagailu koskor bat, webcam bat eta kito. ETC-literatura, saiakera   Fucking artists, Xabier Montoia, Elkar, 2010

Webcama piztu eta bere burua lepotik behera enfokatzeko moduan jarri zuen -bere burua ez zuen enfokatu, beraz, bere gorputza baizik-. ETC-literatura, saiakera   Twist, Harkaitz Cano, Susa, 2011

Zarata xeheaz nire ordenagailuari konektatu zen Nolwen, webcamaren boterez. ETC-literatura, saiakera   Boga boga, Itxaro Borda, Susa, 2012

Orduak ematen zituen Interneteko taldeetan, eta argazki gordin samarrak jartzen zituen sarean; haiek esan digutenez, ikaragarri gustatzen omen zitzaion webcamez titiak erakustea. ETC-literatura, saiakera   Zaindari ikusezina, Dolores Redondo (Josu Zabaleta), Erein, 2013

Gauza bat dun lanean ordenagailua erabiltzea eta egunero erabiltzearen poderioz buruz ikasitako programaz jabetzea, eta beste gauza bat dun, zeharo ezberdina, etxeko bakardadean webcam-a eta mikrofonoa instalatzea, programak jaistea eta exekutatzea. ETC-literatura, saiakera   Waterloo-n galdutakoak, Xabier Etxaniz Rojo, Erein, 2016

Sektoreak hainbat azpigenero ezberdin ditu: 70eko hamarkadako 35 mm-ko filmak ez dira bideoak ekarritako film amateurren parekoak eta azken horiek ez dira sakelako telefonoekin edo webcamekin filmatutakoen antzekoak edo Interneteko zuzeneko emanaldiak bezalakoak. ETC-literatura, saiakera   King Kong teoria, Virginie Despentes (Itziar Diez de Ultzurrun), Elkar-Jakin, 2017

Ezer ikusi ez, eta, txiklea ahotik aterata, webcamean itsatsi zuen. ETC-literatura, saiakera   Jainkoen zigorra, Alberto Ladron Arana, Elkar, 2017

Baina lasai, webcama erabiltzen erakutsiko dizut, bideo konferentziak egiteko. ETC-telebista   Neuk hil nuen, Goenkale, 2008

Webcametik hitz egiten dugunean ere ez diat ezagutzen pareko gizon puska. ETC-telebista   Lanik ez, Goenkale, 2008

Ikerne eta ni saiatzen gara egunero hitz egiten webcam-etik eta hala ere sekulako hutsunea dut. ETC-telebista   Bat gehiago argazkian, Goenkale, 2011

Webcam baten bidez elkar ezagutuko dute sarean, eta biek zalduntza liburuak gustuko dituztenez, bideo joko bat sortzea erabakiko dute. ETC-prentsa   Berria, 2005-08-04

Webcam kamera jarri dute saguzarrek udaberrian dituzten ohiturak ezagutzeko. ETC-prentsa   Berria, 2006-06-03

Webcamarekin eta sarearen bidez, harremanetan jarraituko dugu, eta arima japoniarrak Iruñera bidaiatuko du. ETC-prentsa   Berria, 2008-03-09

Webcam pribatua du, eta USB eta bluetooth-arentzat konexioak. ETC-prentsa   Berria, 2008-11-12

Banan-banan, webcam-arekin grabatutako bideo bidez eman zuten hautuaren berri. ETC-prentsa   Berria, 2009-04-25

Hala ere, Xataka.com webguneren arabera, oraindik ikusteke dago WiFia, webcama edo txartel irakurgailua lanean dituela hainbeste irauteko gai izango den. ETC-prentsa   Berria, 2009-05-06

Azken asteetako beroak azaro hasieran pistak zuritu zituen elurra urtu du, eta aste honetan bertan berde ikus zitezkeen hainbat estazio pistak, webcamen bidez. ETC-prentsa   Berria, 2009-11-27

Egunero hitz egiten duten euren senitartekoekin eta webcam bitartez ikusten dute elkar, euren herrialdeko egunkariak irakurtzen dituzten, eta sare sozialen bidez lagunen berri dute. ETC-prentsa   Berria, 2010-01-20

Livestream eta halako webguneetan, telebista on line zuzenean sortzea ahalbidetzen dute oso baliabide ahulekin, webcam edo sakelako telefono baten bitartez, alegia. ETC-prentsa   Berria, 2010-02-17

Zuzeneko webcam lotura baten bidez Usabal kiroldegian elkartutakoekin hitz egin dute mendizaleek. ETC-prentsa   Berria, 2010-04-30

Era berean, ez du kamerarik ezta webcamik ere, eta ez dauzka oinarrizko konexioak. ETC-prentsa   Berria, 2010-05-29

Webcamak erabiliz, nerabezaroaren erretratua egin du 'Blog' filmak. ETC-prentsa   Berria, 2010-09-19

Messenger, chat eta webcam-aren gisako teknologiak baliatu ditu nerabe horien interes eta beldurren inguruan hausnartzeko. ETC-prentsa   Berria, 2010-09-26

Gizon bat atxilotu dute, neskak webcam bidez grabatzeagatik. ETC-prentsa   Berria, 2011-07-31

Hiriburuko urbanitek ere euren baserri birtualak eraiki zituztela deskubritu genuen, webcam-aren bitartez baratzeko sagarrondoei so gustura zeudela. ETC-prentsa   Argia, 2000-12-03

Komunikazio atalean webcam-ez hornituriko Internet sarbideak, meteorologi zentroa, satelite bidezko telebista edo barra kode sistema berritzailearen erabilpena ezagutu ditugu. ETC-prentsa   Argia, 2001-02-25

.- Hurbileko informazioak egin ahal izateko, Ortuzarrek berak ETBrako iragarri duen webcam-en sistema erabili. ETC-prentsa   Argia, 2007-01-14

Hari begira kokatutako webcam bati esker, erakusketa bisitatzen duen orok zuzenean ikusi ahal izango du kabina horretan zer gertatzen den. ETC-prentsa   Berria, 2016-02-11

Jadanik oso ezaguna da gertatutakoa: teknologia gailu merkeak erabili zituzten erasoa gauzatzeko, hau da, Txinan eginiko webcamak, bideo grabagailu digitalak, routerrak, inprimagailuak... ETC-prentsa   Berria, 2016-10-28

Dena den, webcamaren posizioa izan da deigarriena. ETC-prentsa   Berria, 2018-02-28

"Egunero begiratzen dut webcama", aitortu du. ETC-prentsa   Berria, 2018-12-08

Txikikeria da, baina webcam-a beti eroan behar da estalia. ETC-prentsa   Argia, 2019-02-24

Orain ez: webcam bat eta gain-antzezpen pila bat aski dira telebista konbentzionalak baino ikusle gehiago harrapatzeko. ETC-prentsa   Argia, 2019-05-26

Bitarteko horiek, chatetan, foroetan, webcamen bidezko topaketetan, telefono mugikorren bidezko mezubidalketetan. ikusten da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 51 zbk., , UEU, 2004 - urria-abendua

Oraintxe bertan, gure haurra lotan, negarrez edo algaraka dagoen kuxkuxea dezakegu haurtzaindegiko webcama atzituta. ETC-zientzia, zuzenbidea   Softwarearen ingeniaritza: I. atala. Softwarearen garapenaren zenbait arlo, Jose Ramon Zubizarreta, UEU, 2006

Tartean, Idoiak, depresioak jota, baja luze bat hartzen du, eta pornografia terapia gisa erabiltzen du etxeko ordenagailuan webcam bat instalatuz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Identitatearen eraldatzea subjektu literario postmodernoan, Iratxe Esparza Martin, EHU/UPV, 2019

Ostera, webcam-neska eta makillaje-espezialista bezala egin zuen lan. ETC-entziklopedia   Kelly van der Veer, Wikipedia

Artistak berak zuzendu eta editatu zuen, bere burua webcam batekin grabatu zuen eta Internetetik hartutako bideo zaharrak bildu zituen. ETC-entziklopedia   Lana del Rey, Wikipedia

Hau gutxi balitz, software honek ordenagailuaren mikrofonoa edo webcam-a piztu omen ditzake, VoIP-tik kanpo doan espioitza egiteko ere balio duelarik. ETC-entziklopedia   VoIP Cracking, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus