Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
wolfram (orobat wolframio) iz gai bakuna, molibdenoaren saileko metal astuna (W edo Tu; at. z. 74). ik tungsteno.
Fausto eta Juan Jose Elhuyar anaiak, laborategian wolframa isolatu zuten lehen zientzialariak, helburu militar horien zerbitzuan aritu ziren lanean. Berria - Kultura 2004-11-03
-Hari horiek wolframezkoak dira -diotsot sabaiko lanpara seinalatuz-. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 131. orr.
Gure burdina, gure wolframioa, gure lehengai guztiak, Alemaniako arma-lantegietara joan ordez, Frantzia eta Ingalaterrara joanen lirateke... Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 36. orr.