Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Filosofiaren sistema bat, adibidez, wolffiar sistema benetan ikasi duenak, oinarri-esakune, argiketa eta froga denak irakaspen-eraikin osoaren sailkaketarekin batera buruan dituen eta dena behatzekin zenbatu ahal izan duen arren, ez du wolffiar Filosofiaren ezagutza historiko osoa besterik lortzen; eman zaion adina daki eta juzgatzen du. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 279. orr.
Leibniz jaunak esakune hau oinarri-esakune berri bati dagokion hotsarekin iragarri ez zuen arren, dena dela, baieztapen berrietarako erabili zuen eta bere jarraitzaileek izendatuki sartu zuten leibniziar-wolffiar irakaspen-eraikinean. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 132. orr.
Filosofia leibniziar-wolffiarrak, beraz, gure ezagutzaren izaeraren eta jatorriaren azterketak erabat zuzengabea den ikuspuntuaren menpean jarri ditu. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 50. orr.