Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

western 1 iz zinema-generoa, iparramerikar mendebaldean kolonizazioaren garaian gertatzen diren abentura filmek osatzen dutena.

Wisek genero guztiak jorratu zituen: zinema beltza (The captive city, Odds against tomorrow), westerna (Blood in the moon), zientzia fikzioa (The day the earth stood still, The Andromeda strain), gerra generoa (Run silent, run deep), [...].  Berria - Harian   2005-09-15

Ongitxo genekien hamaika western filmatu direla ingurumari hauetan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 158. orr.

Telebista piztu eta The Outriders izeneko film bat ikusten hasi ginen, 1950eko western bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 344. orr.

Egunkari haietako mundua ez zitzaidan batere ezaguna egiten; western bat bezain arrotza zitzaidan. Irudien gosea dute dagoeneko, fikziozko istorio bat ikusteko irrika, dela westerna dela amodiozkoa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 52. orr.

Belardian zehar cowboy itxurako gizon bat doa oinez, western batetik ateratakoa ematen du bere sonbreiruarekin, bere alkandorarekin, bere bakeroekin eta bere uhalezko gerri kartutxeran daraman errebolberrarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 295. orr.

Baina igandean bai, western bat ikusi genuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 108. orr.

2 (izenondoekin)

Greg, egia da, gustura egoten zen bere telesail eta western gogokoenei begira.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 82. orr.

Itxuraz western soil bat dena, bilakatuko da izana eta ukanaren arteko gogoeta gaia.  Herria   2002-11-21

Western handiak eta Bronstonekin egin zituen ekoizpen erraldoiak.  Berria - Kultura   2004-09-17

-Dena prest, neska-mutilak? -goratu du boza, gaztetako western zaharretako protagonisten hista nabarmena eginez-.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 74. orr.

Bai film komiko eta musikaletan bai western dramatikoetan.  Berria - Kultura   2004-10-05

John Hillcoatek zuzendutako The proposition western liriko eta bortitza ere ikusi ahal izango da Fanten.  Berria - Kultura   2006-05-09

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gauez, ohean geundela, geure gelatik entzuten genituen maiz kaleko tiro-hotsak, western-filmetan bezala. Kartutxera handia gerrian -Western filmetan bezala- txapel borobil bat argizariztua euriaren babeserako eta han idatzita "Cazadores de Guipúzcoa".  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 137. orr.

Liburu bakarrak aitak bolada batean irakurri ohi zituen western nobelak ziren.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 77. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

What the toll tells paraje galdu batean abiatzen da, espageti western klasikoen moduan.  Berria - Kultura   2006-04-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus