Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

webgune (561 agerraldi, 7 liburu eta 329 artikulutan; orobat web gune 49 agerraldi, 3 liburu eta 36 artikulutan) 1 iz interneteko gune birtuala, non pertsona edo erakunde batek informazioa eskaintzen baitu.

Gutxi barru webgune bat zabalduko dute, eta han ere sinadurak bilduko dira.  Berria - Euskal Herria   2004-02-08

Haur pornografiako 62 webgune itxi dituzte.  Berria - Gaiak   2006-01-29

Agiriaren berri Der Spiegel aldizkari alemaniarraren webguneak eta Elaph albiste zerbitzu arabiarrak eman zuten aurrena.  Berria - Harian   2005-07-08

Osasunak bere webgunean partidak zuzenean jarraitzeko sistema aurkeztu zuen atzo.  Berria - Kirola   2004-03-04

Osasunaren webgunean sartuta, harridura: euskaran klikatu, eta atalen izenak bakarrik agertuko zaizkizue euskaraz.  Berria - Kirola   2004-10-05

Horiek horrela, Fronte Zapatistaren webgunea itxita dago eta San Cristobalen zenbait telefono ez dabiltza.  Berria - Harian   2005-06-22

'Eskualdun Ona', 'Argia', 'Euzkadi' eta 'El Día' aldizkariek 36ko gerra hasi aurretik argitaratutako euskarazko orrialdeak jaso dituzte 'Euskal prentsaren lanak' webgunean.  Berria - Harian   2006-02-24

Azpeitiko Euskara Patronatuaren Erabili.com webgunean, itzulpen bitxia irakurtzea begitandu zaio.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 54. orr.

Mezuaren benekotasuna frogatu ez den arren, webgune berean azaldu izan dira orain arte Basaieven komunikatuak.  Berria - Mundua   2004-09-18

Eta zergatik ez webgune bat sortu, Euskal Herriko erresistente eta deportatuen lekukotasunekin [...].  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 73. orr.

Berri hauek La Vanguardia (1999-04-07) eta El Mundo (1999-04-06) egunkariek, besteak beste, emandakoetatik hartuak, eta konpainiako Webgunetik zuzenean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 233. orr.

Interneteko webgune eta leihoak ugaltzen doaz, salmenta eskaintza gero eta zabalagoa eta aberatsagoa delarik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 326. orr.

Webguneen edukiak biziki haserretu ditu Kanputxeako agintariak.  Berria - Gaiak   2006-03-05

Sarrera horiek telefonoz eta webgunearen bidez saldu dituzte.  Berria - Kirola   2006-03-09

Webgunea: http: //www.cancerinfantil.org/aspanafoha/home.htm.  Berria - Harian   2006-02-15

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Mendebaldeko Saharako gatazkari buruzko informazioa eskaintzeko webgune berri bat sortu dute: www.saharatik.com. Bere webgune ofizialean ohar horrek azaltzen du zein den egoera.  Berria - Harian   2005-07-17

Al Kaedarekin lotutako taldeak webgune islamista batean argitaratu zuen atentatuen aldarrikapena.  Berria - Harian   2005-07-08

Webgune interaktiboa osatu nahi dugu, baina horretarako herritarren ekarpenak eta parte-hartzea ezinbestekoak zaizkigu, hori gabe ez baitago Gazte Topagunerik.  Berria - Euskal Herria   2006-02-05

Sarean barna dauden hainbat webgune alternatiboren artean Z Communications.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 77. orr.

Elaph arabierazko webgune laikoak.  Berria - Harian   2005-07-08

3 (hitz elkartuetan)

Shoah-ri buruzko webgune zerrenda luze batera heltzen da.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 72. orr.

Aldizkari, irrati eta webgune proiektuak 13 lanpostu zuzen eta 48 kolaboratzaile ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-09-17

· VICENT PARTAL x vilaweb albiste webguneko zuzendaria.  Berria - Harian   2006-01-24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus