Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

web 1 iz Interneteko helbide jakin batean aurkitzen den informazio multzoa.

Begiratu bat ematen zer web dauden ikusgarri, oharrari begia atoan: "Gogorrentzat".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 69. orr.

Web horien sortzaileek bezero berriak erakarri eta haiei eusteko gero eta «trikimailu konplexuagoak» erabiltzen dituztela esan du.  Berria - Gaiak   2004-05-21

Zenbait kasutan abortatzea irtenbide bat izan daitekeela dio Portugalgo web ofizial batek.  Berria - Gaiak   2004-07-04

Espainiako Auzitegi Gorenak web independentziazale baten kontrako kereila onartu du.  Berria - Mundua   2004-09-10

Han sakatuta, beste web orri batera jauzi egiten du erabiltzaileak; benetako erakundearenaren antzeko web batera.  Berria - Gaiak   2004-11-09

Duela urte bat web-aren diseinua eta edukiak berritu zituzte eta ordutik %10 handitu dira kontsultak.  Berria - Ekonomia   2004-02-11

Zoaz orain El Correo-ren webera.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 136. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aplikazio hori XML hizkuntzan oinarritutako programa da, eta web zerbitzuak sortzeko balio du.  Berria - Euskal Herria   2004-07-24

Salmentarako web zerbitzu bat egin nahi izanez gero, eta horretarako disko baten prezioa jakin nahi izanez gero, SOAP protokoloaren bidez, datu horiek biltzen dituen konpainiarekin harremanetan jar daiteke.  Berria - Euskal Herria   2004-07-24

Interneten web dokumentuak deskribatuta jasotzeko era berria.  Berria - Euskal Herria   2004-07-24

Irak-eko II. gerra zela eta, izugarri hedatu ziren web-log hauek.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 43. orr.

Beren ordenagailua web cam tresnaz dohatua dutenek mundu guzitik segitu ahal izan dute Korrika zuzenean.  Herria   2001-04-12

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Birus batek suntsitu zigun "Zimino lizuna" porno web-era jaitsitako bideo klipen artean, bazen Ginger Lynn izeneko artista bikain batena.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 30. orr.

4 web atari (6 agerraldi, 6 artikulutan)

Web-atari berri bat eraikiko da, lau hizkuntzetan, orain arteko web-gunea baino zabalagoa, elkarteeri eta publiko zabal bati idekia izanen dena.  Herria   2004-01-29

Euskal literaturari buruzko beste bederatzi webgunerekin batera dago Euskal prentsaren lanak Susa argitaletxearen Armiarma web atarian.  Berria - Harian   2006-02-24

Osasunerako eta ingurumenerako kaltegarri izan daitezkeen produktuen zerrenda osatu du Espainiako Greenpeacek eta bere web atarian (www.greenpeace.es) jarri du.  Berria - Gaiak   2004-07-09

Euskal Herriko metal musikaren berri zabala izan nahi duenak Interneteko Herriko Burdina (www.herrikoburdina.net) web atarian dauka informazio iturri nagusienetako bat.  Berria - Kultura   2006-03-08

5 web gune ik webgune.
6 web orri (257 agerraldi, 16 liburu eta 154 artikulutan)

Talde supremazista estatubatuar baten web orrian jakingarri zehatzak eskaintzen zituzten auto bat errausteko erabili beharreko gasolina dosi doiaz.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 93. orr.

Unibertsitateko ikasgaiak hobeto garatzeko nahiko arrunta da egun Web-orriak eta Web-guneak eratzea -beren e-mail helbide eta guzti-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 340. orr.

Elkarteak martxan jarri berria duen web orriak, dudarik gabe, are eskurago jarriko ditu aurrerantzean dokumentuok.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 26. orr.

Jendeak zer gordetzen duen bere laneko disko gogorrean, zer mezu klase hartzen eta bidaltzen dituen bere posta elektronikoan, zer web orri bisitatzen dituen.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 51. orr.

Batetik jokoak eta programak pirateatuz, eta bestetik web orriak diseinatuz, diru mordoa eskuratzen du.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 23. orr.

Web orriaren helbidea eskatu diot adiskideari.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 98. orr.

Neska bankuko web orrian sartu eta Mutilaren jaiotza data saiatuko du kodean.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 91. orr.

Hainbat web orri eta proiektuen bidez sortutako fanzinea da.  Berria - Kultura   2004-11-07

EUSTAT (web orria): Ikerketa Zientifiko eta Garapen Teknologikoari buruzko Estatistikak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

7 (izenondoekin)

Lizarra ikastolak Nafarroa Oinez bestaren web orri berria martxan jarri du, www.nafarroaoinez.net helbidean.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Web orri seguruetan helbidea http: // hasten da beti.  Berria - Gaiak   2004-11-09

Blog-ak web orri dinamikoak dira, eta ikasleekin lan egiteko aukera zabala eskaintzen dute.  Berria - Euskal Herria   2006-01-28

Pare bat minutu baino ez dira behar web-orri pertsonalizatu hori egiteko.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 43. orr.

Italian duen gibo fans web orri osatuaren bitartez erantzun du.  Berria - Kirola   2006-05-05

Parte-hartzea sustatu asmoz, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez zein ingelesez idatzirik dagoen web orri erraza eta interaktiboa egin dute.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Ordenagailu bat, web-orri sofistikatuago batekin.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 180. orr.

Sare elektronikoaren eta sakelakoen bitartez web orri pornografikoetara sartzeko erraztasunak ditu jendeak.  Berria - Gaiak   2004-01-13

Web orri suizidak deitutakoen bidez, taldean suizidatzeko prest dauden lagunekin jartzen dira harremanetan Internet zaleak, Poliziaren arabera.  Berria - Gaiak   2004-10-13

8 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Zolari buruz gehiago jakin nahi duenak bertan aurkituko du web orri zerrenda guztiz interesgarria.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 12. orr.

9 web orrialde (36 agerraldi, 6 liburu eta 23 artikulutan) web orria.

Kultura deitzen dugun horren adierazpen gehienak, liburuak, diskoak, bideoak, web orrialdeak... horrela jasotzen ditugu.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 54. orr.

Web orrialde desberdinetako helbideak gehitu zituen Mikelek: adibidez "lapelotavasca" edo "euskonews" delako webguneak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 184. orr.

Dena den, web orrialde batetik artxiboren bat norberaren ordenagailura jaistea delitua dela argitu du.  Berria - Harian   2005-07-13

Adingabeei zuzendutako web orrialde gehienak ez direla seguruak esan du Kontsumitzaileen Aferez arduratzen den Europako Ikerketa Zentroak.  Berria - Gaiak   2004-06-15

Interneten dauden web zerbitzariak etengabe ugalduz doazela eta 2000. urtean, 2.000 milioi web orrialde baino gehiago daudela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 159. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus