Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kartzela haietan, alegia, 25 watteko bonbillak zeuden. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 94. orr.
Adreilu trinkozko putzuzulo batean hormarteratu genuen, hondoan eta alboetan 1.000 watteko lau erresistentzia zeuzkala, elektrika-harietara kontagailua baino goraxeagotik konektatuak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 227. orr.
Milaka watteko fokuek argiztatutako pasarela batean legez. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 69. orr.
Tximista batek 30 mikrosegundo irauten du eta 10 trilioi watt sortzen ditu. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 57. orr.
Milioi bat pertsonak, denak batera hizketan jarrita, sortuko luketen soinuaren energia 15 edo 20 watt baino ez litzateke. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 123. orr.
Lotan, 80 watt ingurukoa da gorputzaren energia-gastua. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 177. orr.
Presio aldaketaren intentsitate edo indarra, berez, wattetan neur daiteke. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 124. orr.
Xinan, ur erresalba baten egitera doatzi munduko handiena izanen dena: 18 200 mega watt-eko eletrika indarra eman beharra du urtegi ikaragarri horrek, herri horrentzat. Herria 2003-04-17