Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

walkman iz kasete entzungailu eskukoa, tamaina txikikoa, aurikularrekin entzuten dena.

Stephenek, ingurura begiratu, walkmana entzun, kantatu edo are hitz egiten du marrazten duen bitartean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 221. orr.

Filmaren soinu-banda osorik dauka grabatua, eta etengabe entzuten du walkmanean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 225. orr.

Batzuk irakurtzen ari dira, walkmana soinean dute askok.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 146. orr.

Walkmanak klak egin zuen zinta amaierara heltzean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 113. orr.

Amaiak walkman bateko entzungailuak ziruditenak atera zituen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 146. orr.

Belarri biak walkmanaren aurikularrez estalita agertuko zaizu halakoa hitzordura.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 65. orr.

Demagun walkmaneko pilari tripak atera, eta haietako zuku alkalinoa irentsiz nire buruaz beste egin nahi dudala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 38. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus