Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
walkie-talkie iz pertsona bat beste batekin distantzia laburretan komunikatzeko eskuko tresna, irrati uhinetan oinarritua.
Anastasiok walkie-talkie bat atera zuen jakaren poltsikotik. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 177. orr.
Goizeko 3etan jadanik mugimenduak ikusi dira, polizia anitz Baionako karriketan, walkie talkie-ekin mintzo. Berria - Euskal Herria 2004-12-08
Lucyk pistola bat eta walkie-talkie bat erosi beharko lituzke, eta tiro-eskolak hartu. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 151. orr.
Hantxe lurperatzen genuen "osaba Jose", tunela egiten genbiltzanean kanpoko lagunekin komunikatzeko geneukan walkie-talkie-a, irrati txiki bat, kanpotik iristen zitzaizkigun panfletoak... eta hainbat ezkutuko tresna eta misterio. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 105. orr.