Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kristo aurreko III-II. mendeetan Alexandriako juduek grezierara egindako itzulpenean […..] eta geroago Vulgata-n eginiko latinezko translazioan, bide beretik, Dominus itzuli zen. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 248. orr.
Lehena, Vulgatatik hartua den erran bat da. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 49. orr.
Salmoen aipamenetan, Vulgatako zenbakikuntza erabili da. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 18. orr.
Horrez gainera baditut Cipriano de Valera-rena, Luterorena, zeina literaturaren ikuspuntutik txarrena baita, eta Vulgataren latinezko ale bat. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 238. orr.
Gobernu ustelduak mendekotasunaren vulgatara berriz jotzeak -munduko sistema ekonomikoaren bizioak salatzen zituzten, beren herrialdeen garapenaren porrotean zuten erantzukizuna hobeto zuritzeko-, zerikusi handia izan zuen kontzeptu horien sinesgarritasunaren galeran. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 141. orr.