Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
voltaiko
1 arku voltaiko (orobat arku boltaiko) potentzial diferentzia bat ezartzen zaien bi elektrodoren artean sortzen den deskarga.
Errezeletan oraindik arku voltaikozko lanpara baten erlantza ageri zen, tarteka-marteka keinulari. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 186. orr.
Arnasestuka korrika abiatu ziren bata bestetik distantzia berberera zeuden kaleko arku boltaiko lasaigarrietarantz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 512. orr.
Jaurtitzen zuten distira biziari begira, uste izatekoa zen argindarren batek eguzki printzez egindako arku voltaiko bana pizten ziela barrualdean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 308. orr.