Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

volt (orobat voltio) iz elektrizitate tentsioaren unitatea.

Elektrizitate deskarga txikia behar dute koralek hazteko, 12 voltekoa.  Berria - Gaiak   2004-10-10

Argitasunak gainez egiten duen giro horietako bat, volten gehiegizko gastuarekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 199. orr.

Parametro ia berdin-berdinak dituzte elektroxokeko makinek [...] eta txerrientzako durduzagailuak: ampere bat, hirurehun volt.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 270. orr.

Ongi hago behe horretan, ez hadila honat inoiz igan, 380 voltioko indarra zaukaagu hemen, erne ibili beharra zagok zernahi burdina puska ukituta ez kiskaltzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 182. orr.

Rosie Judori ere bizia barkatu zioten, txundidura handiz, 1.500 voltioko deskarga elektrikoa bere gorputzetik batere kalterik sortu gabe pasatzen zela ikusi ondoren.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 100. orr.

Langa zuzen jartzean trenbideko goi tentsioko lerroa jo zuen eta 3.000 volt.-ko elektrizitate deskarga jaso zuen.  Berria - Ekonomia   2006-02-22

Barre algara histerikoa egin du buruari alde batera eta bestera eraginez, bat-batean bost mila volteko antsietate deskarga batek astindu izan balu bezala.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 52. orr.

Erasotutako dorrea [...] Hego Euskal Herria Iparraldearekin lotzen duen elektrizitate linean kokatuta dago, Hernaniko zentraletik Milafrangakora doa, eta 400.000 volt garraiatzen ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-09-16

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus