Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Vodka egiteko Errusiako gobernuak han zuen destilategi batean jarri zuten lanean. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 67. orr.
Vodka nahiz garagardoa aukeran. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 215. orr.
Ohiturari jarraiki, bisitariak eta etxeko jaunak kopa bana vodka edan zuten aurrena. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 147. orr.
Vodkari hirugarren tragoa eman dio, eta azkenekoa izango dela erabaki du Oskarrek. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 35. orr.
Burtek zukua vodkarekin edan zuen kikaratik. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 121. orr.
Vodkaren kiratsa zerion. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 63. orr.
Bazirudien, beste hainbat nekazari siberiarren antzera, miseria vodkan ito ezinik erreko zuela bizitza. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 246. orr.
Beatricek -ez nuen gutxiago espero- vodka hutsa eskatu dio, harri birekin. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 142. orr.
Destilatu gabeko vodka zakarraren usain ikaragarria zerion. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 116. orr.
Zerbeza eta vodka zaporeko goma. -Hozkailuan bada vodka ttantta bat. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.
Egongelako apalategi horri berari begira ari zaio une honetan bertan, besaulkitik, vodka edalontzia eskuan. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 32. orr.
Halako batean, azken vodka tragoa irentsi, "Oso atsegina izan da, baina orain joan beharra daukat" xuxurlatu, eta, masailetan muxu bana eman ondoren, agur esan dit Beatricek. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 147. orr.
Marinel batek ontzi maketak eginen ditu vodka eta whisky botilen barruan, delako botila hustu ondoren. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 358. orr.
Vodka botila hutsa nire izterren artetik hartu eta leihatilatik kanpora jaurti nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 25. orr.
Zruleren tabernara joan zen zuzen-zuzenean, vodka botila handi bat erosi, eta etxera eraman zuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 45. orr.
· Harry vodka martini bat ari da hurrupa txikiz edaten. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 115. orr.
Henne goizean jaiki eta baso bat vodka edaten zuela esaten zuten auzokoek. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 45. orr.
Palkinski ostatuan sartu zen kopa bat vodka edatera. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 294. orr.
Haren bigarren botila vodka eskuetan berotzen ari nintzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 22. orr.
Bigarren vodka Moskova ibairako bidean. atetik sartu bezain laster bere ondoan esertzeko keinua egin dit, eta vodka eskatu du niretzat ere. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 260. orr.
vodka botila (5); vodka edaten (4)