Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
vietnamita iz multikopista-mota, serigrafiaren oso antzeko teknika baliatzen zuena.
Diktadura-garaiko vietnamitetan botatako paskinen bilduma harrigarria osatu dute Lazkaoko beneditarrek, frankismoaren zentsura aztertu du Torrealdaik. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 88. orr.
COUn nengoela, zientzia fikziozko ipuin batzuk egin nituen, gaztelaniaz, institutuko aldizkarirako (vietnamitaz inprimatzen genuen aldizkari hura, eta ziur nago honezkero hauts bihurtuta egongo direla letra haiek guztiak). Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 89. orr.