Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

vienar (orobat vienatar) izlag/iz Vienakoa, Vienari dagokiona; Vienako biztanlea.

Hiru argazkiok vienar estiloko hiru kafetegitan hartuak dira.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 52. orr.

Aloïs Riegl, vienar arte-historialaria, Kunstwollen ("arte-asmoa") kontzeptua sortu zuelako ezagutzen da batez ere, gaur egun.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 282. orr.

Margolana pintore vienatar batena zen, enperatrizari ile uhintsuarekiko erretratua egin zionarena berarena.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 28. orr.

Prerrafaeliten gaia nerabilen burutik kendu ezinik: haietako norbaitek, Millais-ek noski, Klimt vienarra -"emakumeen urrezko pintzela"- ekartzen zidala gogora.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 145. orr.

Alma bezala austriarrak hirurak; Alma bezala vienarrak hirurak, Alma bezala Beethoven zaleak hirurak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 219. orr.

Psikologo bat ere ekarri nuen, vienarra bera: Franz Kitchen doktorea.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 263. orr.

Odéoneko zerbitzarietako batek, Peter izeneko vienar zahar batek, ezagutu egin ninduen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 293. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus