Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
viagra iz zakilaren erekzioa eta sexu jarduera akuilatzen dituen sendagaia.
Bost axola Viagra pilulatxoak izanda ere. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 68. orr.
Ipar Irlandako Queen’s unibertsitateko zientzialarien esanetan, Viagra inpotentziaren kontrako botikak kalte egiten dio gizonen ugalkortasunari. Berria - Gaiak 2004-04-02
Dena den, hori ere hasia dago "gure artean": sardexka ugariko ostatu batzuetako plateretan (aipa ditzagun Milan eta Paris, gutxienez), bezeroak hala aginduz gero, viagra edota koka nahasten dizkiete osagaiei. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 77. orr.
Prozac eta viagra, uraren ordez. Berria - Harian 2005-01-18