Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

veneziar (orobat beneziar g.er.) izlag Veneziakoa, Veneziari dagokiona; Veneziako biztanlea.

Vitelli izeneko veneziar artista batek egina iritzi nion.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 196. orr.

Haren aita François Zola ingeniari veneziarra edateko ura hirira eramateko kanal bat eraikitzen ari zelako.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 11. orr.

Esterrek, Korfu-n veneziar familia batean jaiotako andre amultsu eta asaldagaitz hark.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 245. orr.

Bankuen egitura ahula zen oraindik ere; horren lekuko da nola veneziar bankuek kiebra jo zuten, batak bestearen ondoren, XIV. mendean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.

Bizigarrien merkataritzaren veneziar monopolioa [...] betiko hautsia geratu zen horrela.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.

Gustura ibili zen Stephen marrazten, eta san Markos katedrala, Ducearen Jauregia eta veneziar kulturako monumentu nagusiak papereratu zituen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 207. orr.

Musuoker izan zen hurrena, pirata kortsikarren buruzagia, galera veneziar baten kanoikadak aurpegia desitxuratu ziolako halaxe deitua.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 88. orr.

Bi veneziar ateen arteko plazan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 109. orr.

Mahaitik kristal veneziarreko kopa bat hartu eta liluratuta begiratu zion.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 106. orr.

Leihoetan sareta veneziarrak, bazterretan lorontziak eta airean ke zaharra zituen egongela batean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 15. orr.

Bufanda gorri handi bat zeraman samaren jiran, mutur bat konkorretik zintzilik zuena, kapa veneziar baten hegalaren gisan. Une hartan zabaldu ziren orobat Indiarako eta Txinarako lehorreko merkataritza-bideak, Marco Polo veneziarraren kontakizunak deskribatzen duen bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 161. orr.

Il Cagalibri deitzen diote veneziarrek eskultura honi.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 63. orr.

Veneziarrek turkiarren herrialdetik egina zuten ordura arte merkataritza.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 59. orr.

Zazpigarren egunerako idatzia zuen veneziarrak Dionisok eskatutako musika.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 116. orr.

Nortzuk diren veneziar petoak asmatzen saiatu edo haien jarduna entzun nahi duenak turisten bideetatik apartatu behar du.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 66. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atorra veneziarra (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus