Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

valentziar izlag/iz Valentziako herrialdekoa, Valentziako herrialdeari dagokiona; Valentziako herrialdeko herritarra.

Nebot izeneko valentziar mutil batekin elkartu behar duela esaten zidak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 255. orr.

Caspetik etorria zen valentziar brigadier karlista bat preso zekarrela, Don Karlosen Estatu Nagusiaren aurrean azal zedin.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 158. orr.

Didac Ortega valentziarrak irabazi zuen igandean Aiztondo Klasikoko 3. ekitaldia, Asteasun.  Berria - Kirola   2006-03-07

XV. mendeko Vicent Ferrer valentziar santu ospetsuak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 105. orr.

Bartzelonako atzoko aurkezpenen aurretik Herri Valentziarrean izan zen Martxelo Otamendi.  Berria - Harian   2005-04-23

Zirujau valentziar batek hogeita hamar urtetik gora daramatza anestesia kimikorik erabili gabe era guztietako ebakuntzak egiten.  Berria - Gaiak   2004-08-17

Lagun gehienak valentziarrak egin nituen, Alacantekoak zehatzago esateko.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 42. orr.

Generalitateak etxebizitza duin bat izatearen eskubidea bermatuko die valentziarrei.  Berria - Mundua   2006-02-17

Hamabi batailoi zeudean, azkeneko erabakiak jaso zain: 6 kastillano, 2 kantabriar, 3 valentziar, eta asturiar bakar bat.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 286. orr.

Sortzez valentziarra zen, baina Bilbon bizi izan da urte gehienetan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kultura valentziarraren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus