Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
uztear adlag uzteko zorian.
Astiro hurreratu zen atera; ohartu zen ezen gela hura -beren gela- betiko uztear zegoela. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 331. orr.
Hasi eta laster, ohi zen legez, uztear egon zen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 209. orr.
Hitzartutako hogei minutuak bete aurretik prentsaurrekoa bertan behera uztear izan ziren Warner Broseko arduradunak. Berria - Kultura 2006-04-19
Athleticekin azken kontratua luzatu aurretik taldea uztear egon zen, hain zuzen ere. Berria - Kirola 2004-04-17