Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aski zen amore emate hori, mendean har nintzaten uzte horixe, bizi probetxu pixka bat gehixeago har zezaten. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 148. orr.
Foruzaingoak «uzte kolektibo» hori dela-eta «badaezpada» neurriak hartu zituela azaldu zuen Nafarroako Gobernuak atzo, igorritako ohar baten bidez. Berria - Ekonomia 2004-08-06
Han kausitu nuen neure eder hura kadera luze batean finkatua bere buruaren uzte zoragarrian. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 227. orr.
Benetan txikiak eta garai honetako beste erlijioso guztiak baino umilagoak beren abitu, ondasun-uzte eta munduaren mespretxuagatik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1151. orr.
Indarkeria uzte hori betiko finkatzea ahalbidetuko duten bideak. Berria - Euskal Herria 2006-03-15
Zeren nahiz ez den bekatu Jainkoaren aholkuen bazter uzte soila, mortala da halere aholkuen gutiesteagatik bekatu egitea. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 97. orr.
Gehiegizko eta eramanezineko jan-uzte gogorrari ekin diozula jakin dudanez, [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1202. orr.
Nire burua lugorri uzte hau denboren amaieraraino luzatuko zen agian baldin eta, nola esan, hanka sartu izan ez banu. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 104. orr.
Testu neutro bat eta 98 bide-uzte, 98 urrats desbideratu. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 7. orr.
Goratu barauak eta haragi-uzte legeak, garizuma, lau-arao aldiak, bijili egunak, ostiralak eta larunbatak; gora ditzagun ere penitentziak, bai barrukoak bai agirikoak. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 203. orr.
Jakietan behar da eduki jan-uzterik handiena eta beteena; zeren gai honetan suspergarriagoak baitira bai jangura neurritik irteten, bai tentaldia ikertzen; eta horregatik jan-uztea jakietan, gehiegikeria uzteko, bitara eduki daiteke: bata, jaki lodiak jaten ohituz; bestea, guriak badira, gutxika janez. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 129. orr.
Horregatik, gehiegizko eta eramanezineko jan-uzte gogorrari ekin diozula jakin dudanez, erregu eta eske egiten dizut Jaunagan, ene laztana, utz dezazula zuhurki eta zentzuz laztasun hori. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1202. orr.
Alderdiak kargu uzte eta dimisiorik ez zuela eskatuko esan zuten ERCko ordezkariek. Berria - Harian 2005-08-12
Kargu uzte horiek harridura sortu dute herrian. Herria 2004-09-16
Beste pondu bat argitu beharko dena gisa guziz: nola eginen den kargu uzte hori. Herria 2005-11-24
Prodik, aldiz, Berlusconiren kargu uztea «prozesuaren zati» dela esan du. Berria - Mundua 2006-05-03
Kargu uzte horiek erran nahi ote dute Alain Juppé-k alde bat uzten duela politika? Herria 2004-07-22
Askoren arrangura, ez luketela batzuk kargu uztea izenpetu behar eta beste batzuk azken puntan gibelerat egin. Herria 2005-11-24
Herriko kontseiluan gelditzen direnak «harritu» egin ditu kargu uzte kolektibo horrek. Berria - Euskal Herria 2004-09-09