Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

uztartze 1 iz uztarrian lotzea; lotzea.

Faxismoaren eta futurismoaren uztartze hori gauza polita eta jakingarria da modernotasuna, garaikidetasuna eta, oro har, etorkizunetik zer datorren zaintzea, gauza onak edo jende onaren gauzak direla uste dutenentzat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 172. orr.

Adelak komunismoarekin, budismoarekin eta yogarekin egiten zuen uztartze hura gure bailaran arraroa gertatzen bazen ere, ez zen batere ezohikoa garai hartako zenbait giro aurrerakoitan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 61. orr.

Musiken eta hizkuntzen uztartze horrek giro ezinago goxoa sortzen du.  Herria   2005-06-30

Haragiaren eta mundu sinbolikoaren, hitzaren, uztartzea ez da inoiz perfektua.  Berria - Harian   2006-05-06

Bigarrena, XIX. mendearen bukaeran banku handien kapitala eta kapital industriala uztartze prozesuarekin osatutako kapital finantzarioari dagokio.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 204. orr.

Uztartze lan bat da.  Berria - Kultura   2006-01-25

2 errugbian, bi taldeetako jokalariak, uztarturik, beren arteko lurrean dagoen baloia hartzeko presioa egiten duten jokaldia.

Irlandarrak indartsuak dira uztartzeetan eta eskasetan.  Berria - Kirola   2004-02-22

Uztartzea izan zen lapurtarren baliabide nagusia, nola joko irekian hala uztartze bildu eta bilketetan.  Berria - Kirola   2006-05-07

Entsegu lerrotik 24 metrora uztartze bildua jokatu zuten, Miarritzeko jokalariak baloia jaso eta ezker albotik ihes egin zuen.  Berria - Kirola   2004-03-28

Hiru uztartze bildu eragin zituzten Miarritzeko aitzinlariek eta hiruretan entsegua egin zuten.  Berria - Kirola   2004-04-11

Uztartze irekiak uztartze-laxo bihurtzea gustuko dute aitzinlariek, eta zigor kolpeak eragiten dituzte.  Berria - Kirola   2004-04-09

Zeelanda Berria eta Samoarekin alderatuta, uztartzeak eta uztartze-laxoak indartsuagoak dira hemen, eta nik maite dut hori.  Berria - Kirola   2006-03-18

Bizpahiru uztartze ireki Miaritzeren entsegu lerrotik 5 metrora, eta, azkenean, Mathiu indartsu sartu zen baloia marraz bestalde pausatzeko.  Berria - Kirola   2004-04-29

3 uztartze erdi errugbian, uztartzearen alboan gelditzen den jokalaria, aurrelarien jokoa gidatzeko ardura duena.

Yachvili uztartze erdia izan zen animatzailea, eta Tonita hirugarren lerroa onenetakoa, berriro.  Berria - Kirola   2004-01-04

Joko zabaltzaile eta uztartze erdia izan daiteke.  Berria - Kirola   2004-04-23

97 puntu erdietsi ditu uztartze erdiak ligan eta Top 16ko sei puntugilerik onenen artean da.  Berria - Kirola   2004-02-29

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus