Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Fabulaziorako alaitasunaren eta irudimen biziaren uztarketa liluragarriak errenditu zuen Stevensonengana. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 11. orr.
Taldekideon esperientziaren uztarketa izan da, lanen batuketa. Berria - Kultura 2004-03-09
Azokak aurkeztuko duen artista ezagunen eta berrien lanen uztarketak bildumazaleen interesa piztu duela adierazi zuen Ordoñezek. Berria - Kultura 2004-02-28
Medikuntzaren modalitate guztien uztarketa da bide bakarra. Berria - Gaiak 2004-12-01
Rock klasikoaren eta doinu elektronikoen arteko uztarketa sofistikatu eta erakargarria. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 32. orr.
Beren esperientzia propioaren eta ikasten ari ziren teologiaren arteko uztarketa ezin zuten egin. Berria - Euskal Herria 2004-04-17
Erakutsi nahi nuen, adibide zehatzetan oinarriturik, diskurtsoak aztertzean ikusten dela itxuran hain sendoa den hitzen eta gauzen arteko uztarketa ahultzen dela eta askatzen dela jardun diskurtsiboari hain berezkoa zaion arau-multzo bat. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 59. orr.
Borroka modu ezberdinak izan dira, nahiz eta borroka prozesuen arteko nolabaiteko lotura eta uztarketa ere izan den. Berria - Kultura 2004-04-22
Hurrengo astean, Oconek atal guztiak elkartu eta uztarketa lana egingo du, eta azkenik, hirugarren astean, Lorenzo Ramosek hartuko du orkestraren gidaritza. Berria - Kultura 2004-07-09
Bere musikan ohikoa den estilo uztarketa proposatzen du Amparanoiak. Berria - Kultura 2006-03-09
Ordurako, denen begietara, berdin baitzen zer alderdik, zer enpresak edo zein familia ahaldunen arteko interes-uztarketak lagundu zioten unean uneko kargura igotzen. · Guruk, hip-hop-jazz uztarketaren aitzindariak, Bilbon joko du gaur. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 83. orr.
Heredentzia krausistan arrunta izan den positibismo eta idealismo uztarketak erraztu bide du Espainiaren asmaketa hori. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 61. orr.