Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
uztargaitz izond nekez uztartzen dena.
Batzuek filosofia eta poesia uztargaitzak direla ere usteko dute eta, lan honen balio poetikoaren ebidentzia ukatu ezin dutenez gero, ustezko uztartezin horrexekin esplikatzen dute bere barne dramatismoa. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 7. orr.
Duela hamabost edo hogei urteko ikuspegitik egindako galdera dirudi, ahozkotasuna eta unibertsitari-ikasketak uztargaitzak zirenekoa. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 105. orr.