Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gauzek euren gorputz osoan diraute, haien uztardura desegiteko bezain indar bortitzak jo arte. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.
Gauzaki berberari dagozkion fenomeno erlatiboen bi moten arteko uztardura. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 112. orr.
Baionarrek badute oraindik nahikoa lan taldera heldu ziren 16 jokalarien eta gainerakoen uztardura lortzeko, baina gibelean, bederen, lortzen ari dira. Berria - Kirola 2004-08-25
Halakoa da substantzia bakun bat substantzia askotan zatitzeko ahalgarritasuna, eta alderantziz, substantzia anizkunen uztardura (koalizioa) substantzia bakun batean. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 297. orr.
Hor huts egin ohi dute uztardura literarioek: xehetasunetan, ezaugarri konkretuetan. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 222. orr.
Eten du erlijioaren eta legearen uztardura luzea. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 20. orr.
Sistemek harren moduan eratuak daudela dirudite, hasieran akasdunak, denborarekin osatuak, generatio aequivoca baten indarrez bildutako adigaien uztardura soiletik abiatuta. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 278. orr.
Gizabanako guztiengan metatzen diren hitzezko irudi guztiak biltzerik izango bagenu, gizarte uztardura batekin topatuko ginateke, eta gizarte uztardura hori hizkuntza da. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 40. orr.
Berezko euskarria behar da, komenigarritasun uztardurak egin ahal izateko. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 96. orr.