Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Uztaila dugu justu udaren bihotza. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 263. orr.
Iritsi da uztaila, eta, goizetan, umez betetzen dira hiriko kaleak. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 15. orr.
Azkoitia, 2003eko uztaila. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 89. orr.
36ko uztaila zen. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 141. orr.
Aidean pasatu zitzaidan uztaila. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 38. orr.
Adiskide mina uztail batez hil zen. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 13. orr.
Uztaila eta abuztua oporretan pasatu ostean, bidaiariak etxerako bidean dira. Berria - Harian 2005-08-30
Uztail aldera Baionako Suprefeturan bilduko da berriz Gidaritza Batzordea. Berria - Euskal Herria 2004-04-22
Elkarrizketaren zurrunbiloan behera, nire oroitzapen kutunetariko bat kontatu diot: estatubatuarrak ilargira heldu zirenekoa, 1969ko uztail hartan. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 137. orr.
Uztail hartan hogoitahamar bat ikasleekin joan nintzen bi aste pasatzera, Andorrara. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 97. orr.
Uztailean 40 gradu inguru egunero. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 25. orr.
1942ko uztailean Pedro Henríquez Ureña-k Santos-eko liburutegi batean haren eskuizkribu bat aurkitu zuen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 173. orr.
Desgiroaren unerik bortitzena, 1997ko uztailean izan zen, Miguel Ángel Blanco zinegotziaren heriotzarekin. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 148. orr.
Uztaileko hitzorduak. Herria 2005-07-21
Uztaileko eguzkiak bulegoko leihoetako pertsiana higatuen zuloak urratzen zituen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 111. orr.
Uztaileko hondar egunak ziren eta aro ederrak lagun egiten zigun. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 255. orr.
Uztaileko egun batez -1964ko uztaileko bake-urte hartan-Martin eta biok zerrategira joan ginen Adriani bisita egitera. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 80. orr.
Uztaileko arratsalde sargori batean ailegatu nintzen zibilizazioaren azken portura, Tolosara. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 7. orr.
Uztailak 2 dituenean, hasi ahal da akaso gainbehera gure eguzki jauna, edo zertan da? Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 264. orr.
ik beherago 4. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Uztailak uztailei, haiek betiere 22-23 urte, eta nik beti bat gehiago. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.
Ez ibilgailurik ez dirurik, auto-stopez abiatu ginen, uztail gorrian, errepideko marra etzanak ere urtzen ari ziren sasoian. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 75. orr.
Horra beraz Jospin uztail betean Papa Noel edo Olentzero jauntzietan jarria! Herria 2001-07-12
1910.eko uztail malapartatu hartan kale gorrian utzi zuten, eta ordura arte irabazitako meritu guztiek ez zioten ezertarako balio izan. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 159. orr.
Lisboa setiatzen duten armak dirdirarazten eta sutzen dituen uztail ezin gartsuagoa, eta apiril heze eta gris hau. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 286. orr.
Aurtengo uztail disdiratsu bukaera bi egun ohargarriren lekuko izan da. Herria 2003-08-07
Uztail beroa, / uztail ederra, / guhau ontzen gaituena! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 266. orr.
Amatxo, egia al da gaur Uztailaren Laua dela? Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 104. orr.
Akorduan dut uztailaren hemeretzia markatu nuela zirkulu barruan 1936ko kalendarioan. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 16. orr.
Uztailaren 20a zen, arratseko bederatziak. 2004ko uztailaren 10a larunbata zen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 299. orr.
1228ko ekainaren 13tik uztailaren 13a arte. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 262. orr.
Uztailaren 9an, azkenik, ura eta esnea baizik ez nituen jarri mahai gainean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 315. orr.
Hantxe sinatu zuen, 1983ko uztailaren 10ean, hurrengo eskutitza, jatorriz ingelesez idatzia dena. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 308. orr.
Igandean, uztailaren 27an, Altsasun sartu ziren gure bolondresak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 147. orr.
Uztailaren 31 hartan ekiak zuzen jotzen zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 298. orr.
Uztailaren 15eko gaua Kanbon eman ondoren. Txillardegi «Putzu», 1999 - 138. orr.
1888ko uztailaren 13ko legean xedatutakoarekin bat etorriz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 345. orr.
Jauregi Berrian uztailaren 15etik 16rako gauean ospatzen ari zen jai hartan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 32. orr.
Zenbat aurreratuko gara, zure iritzian, uztailaren 27rako? Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 334. orr.
Uztailaren 3tik abuztuaren 11ra bitarteko 40 egun horiek ziren. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 292. orr.
Uztail honen 25ean eta agorrilaren 1ean Maulen emango den Antso Handia tragedia «Mauleren eta mauletarren pastorala izango dela esan behar da argi eta garbi». Berria - Kultura 2004-07-04
Larunbatean, uztailak 24, aratsaldeko 5-etan. Herria 2004-07-22
Datorren igandean uztailak 20 iraganen da Iparraldeko ardi-xakur xapelketa. Herria 2003-07-17
Biharamunean, uztailak 18, goizeko seiak eta berrogeian, Kaukaso ontzia Kazaneko portura iritsi zen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 117. orr.
Lehen partida helduden igandean, uztailak 10, goizeko 11etan. Herria 2005-07-07
Egun hartan bertan, uztailak 22, arratsaldeko ordu batean bi tarantasak Tiumenera heldu ziren, hirurogei versta urrunago.· Ostirala, 1944ko uztailak 21. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 177. orr.
1933ko uztailak 9. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 27. orr.
Larunbata, uztailak 13. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 275. orr.
2001eko uztailak 4: 143 hildako, Tupolev-154 bat Siberian erorita. Berria - Mundua 2004-08-26
1907, uztailak 21. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 57. orr.
Uztailak 4-Kanpamendu nagusia / ez dut idazteko gogorik ere. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 162. orr.
Uztailak hamalau gaur. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 319. orr.
Uztailak 28 San Pantaleonen eguna dugu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 295. orr.
Uztailak 16a, Karmengo Amaren Eguna izan da aspalditik. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 279. orr.
Uztail hasieran, uste ez genuen arma erabiltzen hasi ziren gure kontra: trufa-kantak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 225. orr.
Uztail hastapenean ezkondu da Unanbordako jabe berrien semea, Olivier Boura, Carole Haon-ekin. Herria 2004-07-22
Azkenean, uztail hastean jakiten dut Pragako unibertsitateko filosofia erakasle baten eskuetan dela ene afera. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 65. orr.
Uztail bukaeran, Tourra bukatuta piztu zen lehen txinparta. Berria - Kirola 2004-10-28
-Hori noiz izan zen: uztail amaieran edo? Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 99. orr.
Uztail ondarrean Baionako Mattin megadendan. Herria 2005-06-30
AEBek diote erresistentziaren erasoak arrazoi bat direla bozak uztail aurretik ez egiteko. Berria - Mundua 2004-02-14
Angeluko zuzendaritzak onartu duela, uztail agorriletan salbu, saltegiko ateen hestea arratseko bederatzi orenetan. Herria 2005-04-07
Uztail-agorril-irailez, 18 kontzertu zaizkigu eskainiak izanen Miarritzeko Koliseoan. Herria 2003-07-17
Horrek ekain-uztail-abuztuetan irauten du. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 42. orr.
Antton Etxebeste donostiarra apeztu da Elgoibarren, uztail erdi hontan. herria¬
Uztail erdiko arratsalde batean, Biarnoko lotinant jeneralarengana deitu ninduten berriz. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 229. orr.
1998ko maiatz amaiera eta uztail erdia artean. Berria - Harian 2005-10-29
· Urtero bezala, nazioarteko txapelketaren garaia dute uztail erditsuan. Herria 2002-07-25
uztail abuztu (3); uztail agorriletan (9); uztail bukaeran (3); uztail eta agorrilean (3); uztail hastapen hortan (4); uztail hastapenean (7); uztail ondar (4); uztail oparo ostean (5)
ekaina eta uztaila (4); uztaila arte (9); uztaila arteko (3); uztaila baino lehen (3); uztaila bitarte (4); uztaila bitartean (10); uztaila da (4); uztaila eta abuztua (4); uztaila hasi (3); uztaila izan (3); uztaila zen (5)
iragan uztailan (3)
aurtengo uztailaren (4); gaur uztailaren laua (5); heldu den uztailaren (15); helduden uztailaren (7); iazko uztailaren (20); iragan uztailaren (25); joan den uztailaren (34); joanden uztailaren (5); urte bereko uztailaren (4); urteko uztailaren (15)
uztailaren amaieran (8); uztailaren azken (9); uztailaren bederatzian (4); uztailaren bia (3); uztailaren bigarren (3); uztailaren bukaeran (6); uztailaren erdialdean (5); uztailaren hasieran (8); uztailaren lehen (14); uztailaren lehen egunetan (4); uztailaren lehena (4); uztailaren lehenean (17); uztailaren leheneko (4); uztailaren lehenetik (7)
aurtengo uztailean (6); datorren uztailean (5); ekainean eta uztailean (14); helduden uztailean (3); hurrengo uztailean (3); iazko uztailean (38); iragan uztailean (21); joan den uztailean (30); joan zen uztailean (3); joanden uztailean (4); urte bereko uztailean (3)
uztailean abiatu (3); uztailean atxilotu (8); uztailean atxilotu zituzten (6); uztailean aurkeztu (3); uztailean egin (9); uztailean egin zen (3); uztailean egindako (4); uztailean eginen (3); uztailean egingo (6); uztailean eta abuztuan (13); uztailean eta agorrilean (3); uztailean hartu (4); uztailean hasi (12); uztailean hasi zen (9); uztailean hasiko (3); uztailean hasitako (3); uztailean hil (5); uztailean hil zen (3); uztailean iragarri zuen (3); uztailean iritsiko dela (3); uztailean izan (11); uztailean izan zen (4); uztailean izandako (3); uztailean kiebra jo (3); uztailean lanean (3); uztailean onartu (8); uztailean sartu (4); uztailean sortu (5); uztailean utzi (3); uztailean zehar (3)
iragan uztaileko (3); uztaileko arratsalde (3); uztaileko azken (4); uztaileko egun (10); uztaileko eguzkiak (3); uztaileko lehen (10)
apiriletik uztailera (10); urtarriletik uztailera bitartean (4); uztailera arte (3); uztailera bitartean (9); uztailera bitarteko (3)
iazko uztailetik (8); uztailetik aurrera (14); uztailetik irailera (11); uztailetik irailera bitartean (7)