Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Enborretan uztai batzuk sartu zituen buloiak inguratu eta hartzen zituztenak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4710. orr.
Gaztea zen, ile labur eta beltza eta uztai bana belarrietan. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 79. orr.
Gurdien gurpilak zurezkoak ziren hasieran (aise lantzen baita zura), baina burdinazko uztai bat jarri zitzaien sendotasun handiagoa emateko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 21. orr.
Zenbait gauzaren patente-agiriak eskatu behar zituela; besteak beste, autoen pneumatikoentzako uztai batena, altzairu puskaz egina. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 163. orr.
Nola Tom eta Jerry apartatu egin ziren izututa, eraztuna uztai inerte baten gisan uretan murgildu zenean. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 183. orr.
Buruko oihala jantzi zuen, eta gamelu-ilez eginiko uztai batekin tinkatu zuen. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 89. orr.
[Zezenak] belaunak txikituak zituen eta sudupila urratua, sudurtzuloetako uztaia tiraka kendu zuelako. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 53. orr.
Hogeita hamabi urte behar izan ziren panderoaren uztaiari buelta osoa emateko. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 71. orr.
Azaldu da azkenean gure ahari muturgorria: honatx joarea bere ustaiarekin, gainerakoen berri putreek jakinen dute. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 88. orr.
Kaiolaren gainetik, gurpil moduko uztai biribil bat, hamabi nahiz hamahiru zinta zintzilik dituela. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 493. orr.
Gero neure gorputz osoa uztai biribiletik pasa dut. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 84. orr.
Belarri hegietan urre koloreko uztai handi bana josirik. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 37. orr.
Baginako eraztuna plastikozko uztai txiki eta malgu bat da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 95. orr.
Zalgurdiaren endaitza behar bezala finkaturik zegoen, gurpilak uztai berria zeukan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 317. orr.
Bere begi delikatu urduriak babesten zizkioten betaurrekoen lente labainduak eta uztai urre-kolorekoak. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 264. orr.
Bizarra ondo egindako aurpegian uztai doratuzko betaurrekoak zituen gizon txiki bat. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 126. orr.
Urrezko uztai txiki-txiki bat belarri gingilean. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 82. orr.
Oihalez estaliriko zurezko uztaiak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 89. orr.
Haren gainean hiru suil zeuden lerro-lerro beren burdinazko uztai distiratsuekin, zilarrezkoak bailiran. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 96. orr.
Ostilamenduari dagokionez, bertan 37 eraztun aurkitu dira, gehienak uztai bakarrekoak. Berria - Harian 2006-03-22
Eskuekin, masta nagusiaren oinarritik gertu zegoen burdinazko uztai bati heldu nion. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 68. orr.
Jantziaren azpitik haragian, burdinazko uztai, koraza eta ziliziorik gogorrenak zeramatzaten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 658. orr.
Bideko harkozkoek gurpilen uztai burdinazkoak jotzen dituztenean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 425. orr.
Urrezko eraztun bat, perlaz apaindutako eskumuturreko batzuk eta orkatiletarako urrezko zirgiloak, Indiatik ekarriak, eta sudurrerako uztai bat, Afganistangoa. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 46. orr.
Mendi edo muino kaskoren batean, egurrezko uztai-koroa batzuk prestatzen zituzten. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 252. orr.
Aqua Marcia-ren uztai-erreskada berebizikoaren ezkerretara. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 175. orr.
Bigarren anotazioa patrikako uztai-koadernotxoan: [...]. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 21. orr.
Bere betaurreko uztai-doratuen bristada. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 324. orr.
Upel-uztaiak neke handiz lantzen ziharduen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 53. orr.
Lore-uztai edo beira-alezko iduneko baten antzera. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 490. orr.
Kretona-zatiak eta gortina-uztaiak nahaspilaturik zeuden. Giltza-uztaiaren kateari behatz baten inguruan eragiten diola. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 260. orr.
Ikatz-sutegian iltzeak fabrikatzen zituzten; inguru-uztai goriak jartzen zizkieten orgen gurpilei. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 67. orr.
Otarrainak garbituko zituen batek, tipula uztaiak ebakiko besteak, tomateaz eta entsaladaz arduratuko zen hurrengoa. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 162. orr.
Defentsako lanean ez da nabarmentzen, baina uztai azpian saskiratzeak lortzeko erraztasuna duen jokalaria da. ik uztaipe. Berria - Kirola 2004-05-02
Bilbao Basketek fitxaketaren bat egin beharko du uztaitik gertu ez sufritzeko. Berria - Kirola 2004-08-19
Jaurtiketak uztaia jo eta baloia Gabrielen eskuetan erori zen. Berria - Kirola 2004-11-21
Bilbao Basketen erasoak uztaitik lau metrora eginiko Scotten jaurtiketa behartuekin eta baloi jabetza denboraren amaieran jaurtitako hiruko saskiraezinekin amaitu ziren. Berria - Kirola 2004-10-05
Haloa deitu izan zaio, argiz osatutako meteoroa izango litzatekeen horri, zeina eguzki diskoaren edo ilargiaren inguruan [...] kolore zurbil xurizkaz, uztai gisa agertu ohi den. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 374. orr.
Uztai edo eraztun horren pareko zerua, gaineratikoa baino ilunduxeagoa ikusten da. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 375. orr.
Eraztun zabalago baten antzekoa da, batzuetan uztai osatu gabea. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 375. orr.
Eseri nintzen eta nire aurpegia lanpara berdeko argiaren uztaian sartu zen, nagusiaren aurkez. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 138. orr.
Sukarri pusketen artean piztu behar zen sua: hartarako propio markaturiko uztai biribil baten barruan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 181. orr.
Atleta kanpeoiak harrokeriaz goratu ditu besoak, uztai olinpikoen azpian. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 215. orr.
XX. mendeko lehenengo DIUa Alemanian ezarri zioten emakume bati, 1909. urtean; uztai formakoa zen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 96. orr.
Uztai-egitura eder bat da, hexagono ia erregular bat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 300. orr.
Inguratzen zuen argi-uztaiak garbi erakusten zuen hori. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 14. orr.
Lenehanek ilargi zurbil handi argi-uztai bikoitzez inguratuan zeuzkan finkaturik begiak. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 75. orr.
Erran dezagun Baigorriarren tematzeari esker zubi hori perla bat bezala dela herrian: denboran nahi izan zuten harrizko zubi bat, uztai eder batez egina, mende bat iraunen zuena. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 50. orr.
Atearen gainean, uztai itxuran, Baltza hitza irakur daiteke. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 217. orr.
Itsasoak labarretan landu dituen uztai handiengatik. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 65. orr.
Goraxeago betileak, eta bekainen uztaiak, marmola bezain zuri behetikako kontrargitan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 172. orr.
Uztaiak balira bezala nabarmentzen zitzaizkion saihets-hezurrak. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 33. orr.
Bat-batean, bere kolore guztiekin agertu zen uztaia. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 43. orr.
Babeski eta bular-oskolak, uztai eta geziak, lantza eta azkonak. Elizen arteko biblia Ez 39,9
Har itzak ehizako tresnak, uztaia eta geziak, eta hoa oihanera. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 71. orr.
Gezia uztaian kokatu eta harantz honunzka frogatu zuen lasai. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 148. orr.
Alferrik teinkatuko du arkulariak uztaia, alferrik jantziko bular-babeskia. Elizen arteko biblia Jr 51,3
Gaiztoek uztaia teinkatu baitute eta gezia uztai-harian jarri, bihotz zuzenekoak ilunpean jotzeko. Elizen arteko biblia Sal 11,2
Harri-jaurtikigailuak, azkonak jaurtikitzeko uztaiak. Elizen arteko biblia 1 M 6,51
Uztai ondo tenkatuak geziari zelan, hainbesteko zapiek ontziari zer abaila eragin ziezaioketen kalkulatzen saiatu nintzen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 30. orr.
Beti prest daude gezurrerako, gezi-uztai teinkatua bezala haien mihia. Elizen arteko biblia Jr 9,2
Hautsiko ditu gudu-uztaiak, eta bakea iragarriko die nazioei; Elizen arteko biblia Za 9,10
Kota-uztaian zut, bekokia urdin eta luma-muturrak gorri. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 195. orr.
Ezti-ogiz asebeterik, kota-uztaian lozorroan zegoen Nofutur. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 103. orr.
· irud/hed Mikroaren aurrean, kota-uztai bat, hiru izarreko ganbela batez hornitua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 493. orr.
burdinazko uztai (8); kota uztai (3); patrikako uztai koadernotxoan (3); uztai biribil (4)
kota uztaia (4); uztaia askatu (3); uztaia eta geziak (3); uztaia teinkatu (4)
kota uztaian (11)
kota uztaiari (3)