Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pelikuletako indioen uzkurtasuna imitatuz. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 120. orr.
Austriako Habsburgoen Inperioak [...] antzeko uzkurtasuna erakutsi zuen bere mugak hego-ekialderantz zabaltzeko eta horrela jada nabarregia zuen biztanlerian eslaviar elementuak gehitzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 254. orr.
Idazleak bereganaturiko ikuspuntu honek areagotu egin zuen Mendebaldeko Zibilizazioari tratamendu berezia emateko hasieran zuen uzkurtasuna. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 350. orr.
Apala zuen begiratua, urduria ibilera, eta jendeak mutilzahar gelditu izanari egozten bazion ere bere uzkurtasuna, bizitza osoa fortunari mesede txikienak ere eskertzen pasatzen zuela ematen zuen gizonak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 24. orr.
Peter, berriz, bere gelan sartzen da eta ia ez du hitzik egiten, ez du zaratarik egiten, eta ametsetan hasten da, bere uzkurtasunean ezkutaturik. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 210. orr.
Zinemaren teoriak, pinturarena baino modernoagoa denez, kontzeptu berriak eta akuilatzaileak onartzeko inertzia eta uzkurtasun gutxiago izan du, noski. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 119. orr.
Aise ohartu zen haren isilaldien eta uzkurtasun ia-ia patologikoaren atzean zer zegoen: ezer ere ez. «Bizia lo», 2003 - 113. orr.
Izozturik entzuten nuen, nire lotsati izaerak, nire berezko uzkurtasunak ezer esaten uzten ez zidala. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 40. orr.
Luze gabe partidak bertatik bertara ikusteko irrika neurezko uzkurtasun eta lotsari nagusitu zitzaien. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 31. orr.
Emaitza onek giro ona sustatzen balin badute kideen artean, publiko gero-eta handiagoa ere hurbilarazten dute, hastapen hartan halako uzkurtasun bat balin bazen ere batzuen ala bertzen ganik. Herria 2003-12-11
Uzkurtasunez betetako oniritzia jaso du Barrosoren batzordeak. Berria - Mundua 2004-11-19
Ez zuten, ordea, makurguneok etsi, eta, pixkana-pixkana, Martinek uzkurtasun-uneak eramaten ikasi zuen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 174. orr.
Irudi guztietan irribarrez, are barrezka ere batzuetan, begiak pizturik alaitasunezko eta limurtasunezko olde hantu batez, uzkurtasun edo arrangura arrastorik ere gabe, huraxe izaten ari balitz bezala bere bizitzako unerik gozoena. · Ekoizpena gehitzeko teknologiaren gaitasun potentziala lehian ari zela industri langileen eta nekazarien berezko giza uzkurtasunarekin. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 80. orr.
Espekulaziozko gai baten arriskuekiko berezko gogo-uzkurtasuna. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 349. orr.