Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehoiak [...] orroa eginez erasotzen dio harrapakinari, eta ez dute beldurtzen aurka datorkion artzain-taldearen oihuek, ez eta uzkurrarazten haien zalapartak. Elizen arteko biblia Is 31,4
Aurpegia uzkurrarazi dio erresuminak. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 125. orr.
Seinale hori, bizkar-muinera iritsi bezain laster, nerbio-amaieretara bideratzen da berriro, mugimendu-neurona batetik zehar, eta nerbio-amaierek muskulua uzkurrarazten dute. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 231. orr.
Azetilkolinak,nerbioaren eta muskuluaren arteko tartea gainditu, eta muskuluaren zelula-mintzaren irazkortasuna aldatzen du; hala, horrek eragindako bulkadak muskulu-zuntzak uzkurrarazten ditu. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 226. orr.
Beti ufatzen duen haize firrindak uzkurrarazten ditu belar izpi luzeak. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 153. orr.