Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
uzkurkeria iz uzkurtasun gaitzesgarria.
Nik, neure uzkurkeriak hartaratuta, ezezkoa eman nien. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 65. orr.
Hasieran uzkurkeriaz onartu zuen arren, azkenerako erabat pozik zegoen familiaren panteoia Artaxonan zuelako. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 313. orr.
Neure baitako uzkurkeriak ez zidan gehiago erraten uzten. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 237. orr.
Bizkaitar hitzontzi haren xalotasunak gainditu egin zituen nire uzkurkeriaren defentsa guztiak eta, apur bat suspertu ginenean, Ilbarritzeko karrikak izan ziren gure adiskidetasunaren lekuko. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 20. orr.