Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskuko argazki kamarak barrandari dabiltzanen uzkurdura eragiten du. Berria - Harian 2005-11-06
Urtarrilaren 16an eta 17an uzkurdurak noiz hasiko zain egon nintzen. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 58. orr.
Uzkurdurak bazkalondoan hasi zitzaizkion tarte jakinetan errepikatzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 192. orr.
Sendagaien usainak ondoeza eragin zion, saihetsetan uzkurdurak eraginez. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 122. orr.
Aduktorean uzkurdura duelako. Berria - Kirola 2004-03-05
Uzkurdura baten antzekoa sumatu nuen kontraeraso batean. Berria - Kirola 2006-05-02
Azken urteetan, gogotik aztertu da muskuluen uzkurduran parte hartzen duen gertaera-katea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 58. orr.
Bihotzaren uzkurdurak ez ziren han amaitu. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 228. orr.
Ondoren mugimenduok beherago jo zuten uzkiaren uzkurdura probokatuz. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 79. orr.
Zainen uzkurduraz gorputz-adarrak zurrun zituen, hildako batek bezala. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 175. orr.
Eskuin hankako izterrean duen uzkurdura bategatik Karpinek ezin izan zuen atzo arratsaldeko lan saioa egin. Berria - Kirola 2004-02-24
Uzkurdura antzeman zion, zuntz-haustura bihurtzear zegoen uzkurdura. Berria - Kirola 2004-04-01
Susmo horrek beldurrak airean jarri zaitu berriro, eta, asaldatuta, uzkurdura egin zaizu bat-batean gernubidean. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 118. orr.
Orgasmoan, genitaletako gihar guztien uzkurdura bortitzak atal horiei guztiei batera eragiten die. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 235. orr.
Orgasmoa beti bat da; uzkurdura atsegingarriak, alegia. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 217. orr.
Uzkurdura espasmodikoak, erritmikoak, nahi gabekoak eta atseginezkoak dira horiek. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 185. orr.
Umetokiko muskuluak nekatuta daudenean egiten da, emakumeek muskulu-uzkurdurarik sentitzen ez dutenean. Berria - Gaiak 2004-05-30
Giharre uzkurdura: ur kloruratuak. Berria - Euskal Herria 2004-04-01
Ongi nabaritu nituen ene hatzetan orgasmoa izan zutenean beren zakilek likidoa kanporatzeko egindako barne uzkurdurak; bulkadak alegia. Aitor Arana «Onan», 2000 - 120. orr.
uzkurdura du (3)