Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hantxe dago Herrera abadea, harritua eta aldi berean pozarren, aitaren egiten duela, edo eskuak zerura jasota Jainkoari uzkerka edo. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 238. orr.
-Andate a spasso! -esan dio, uzkerka ariko balitz bezala, italieraz. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 30. orr.
Motor berria zekarren astero, Ducati urdin batean uzkerka ikusi nuen igande batez hiriburu alderantz zihoala, Marie Brizard likorerako pare horretan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 198. orr.
Tuboeskapetik uzkerka. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 32. orr.
Banentorren ni bakarrik neure Polikarpov I-16 xaharrarekin basera, motorra uzkerka eta hiru Heinkel-ek metrailatutako fuselaje erdia zulaturik Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 143. orr.