Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Uzker handia bota zuen irten baino lehen, hanka zakurren moduan jasota. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 119. orr.
Hitz horiek entzutean, agurea igo da asto gainera eta, ezustean, uzker pozointsu bat jaurti du. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 186. orr.
Uzker eta kee arteko paraje honetatik geroago eta gaizkiago konprenitzen diat mundua. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 351. orr.
Kartzela hau politikoz betea dagoela esaten diedanean uzker urtika egiten dute barre ni baino lotuago dauden ergel hauek. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 72. orr.
Hutsa, uzker izatera ere iristen ez den putza. hura bezalako ipuin ergelek lortu egiten zuten etsaiaren uzkitik ateratako azken uzkerra senti gintezen. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 43. orr.
Umeei hain beharrezkoa dutena ematea ez dela ahuntzaren uzkerra. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 49. orr.
'Bizitza, kakaz betetako belaontzia da txizazko itsasoan uzkerren haizeak bultzatua! Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 421. orr.
-Uzkerrik asko, jauna. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 212. orr.
Patarrari goiti, kamiunttoa alde bat eztul eta uzker, iduri ez zela sekulan gaineraino helduko. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 25. orr.